www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN
ERAKUSALDIA

 

        Erekusleak. Prestatu zera azkenekotik oraindañoko Konfesioa egiteko. Lenengo Partearen amabostgarren Erakusaldian esan zenduan, zer egin bear dezun akusatzen asi baño len: eta amaseigarrenean esan zenduan, akusatzen zeranean, nola hau ongi egin dezakezun. Dakuseun bada, nola akusatzen zeran, azkeneko Konfesiotik oraindaño egiñ dituzun bekatuen gañean.

 

Azkeneko Konfesiotik oraindañoko
bekatuen aitormena,
edo konfesatzea

        Ni bekataria konfesatzen naizaio Jainko guziz poderosoari, Santa Maria beti Birjiñari, S. Migel Aingeruari, S. Juan Bautistari, S. Pedro eta S. Paulo Apostoluai, Santa guziai, eta zuri, nere Aita, bekatu geiegi egin dedala pensamentuz, hitzez eta obraz, nere kulpaz, nere kulpaz, nere kulpa txit andiaz. (Hau esaten da akusatzen asitzeko aurrean S. Karlos Borromeok erakusten digun erara.)

        Jauna, onenbeste denborada azkena konfesatu ninzala. Egin nuan edo eznuan Konfesoreak eman zidan penitenzia. Aztu zitzatan orduan konfesatzea onelako bekatu. (Bekatu benialen batzuek aztu arren, ez da oek esan bearrik urrengo konfesioan.) Egin det ustez ongi konfesatzeko bear dan prestaera.

        1. Lenengo Mandamentuan. Nagitasunez utzi det batzuetan goiz arratsetako jaiera Fede, Esperanza, Karidade ta Kontriziozko afektuakin batean, deboziozko gauzak diralako.

        2. Bigarren Mandamentuan. Hiru bider esan det: Nere animan, bein gezurraren, eta bi aldiz egiaren gañean, baña ez det bekatu anditzat iduki edo iduki det. Esan det: Nere konzienzian lau bider, baña ez det juramentutzat artu. (Juramenturik egin bada, esan bear da zer juramentu egin diran, zenbat bider, eta gezurraren gañean ziran, edo ez: egin dezagun kontu: Ala Zerura noala, Deabruak naramala, emendik mugi ez nadilla: hoek dira juramentu birauarekin nastuak. Bi bider egin diot birau lagun bati (edo senideari), esaten diodala: Eztanda egingo al den; ede Deabruak eremango al au, baña ez biotzetik (dan bezela esan bear da). Onenbeste bider otsegin diot Deabruari Demonioari eta arraioari, baña ez det bekatu mortalzat iduki.

        3. Hirugarren Mandamentuan. Hiru Mezatan ibilli naiz aldameneko lagunakin hizketan, eta elkar ukalondoakin joaz, eta batera ta bestera, begiratuaz, baña ez denbora luzean, eta ez nuan gauz anditzat artu. Ostiral batean ixilka jan nuan aragi pixka bat. Dotrina, Errosario eta Bezperetara ez naiz onenbeste bider etorri, baña ez det bekatu mortalzat iduki. (Geiago duanak esan bear du beregan arkitzen duan bezela).

        4. Laugarren Mandamentuan. Onenbeste bider aserrerazo diot gurasoari, aginduak egin naigabez; baña gauz andietan ez. Eskolan eta beste lanetan saiatu nindekean geiago, baña zabartu naiz zerbait. (Geiago duanak begira beza kontuz, eta esan beza examinan arkitu duan bezala).

        5. Bostgarren Mandamentuan. Nere zabarkeriaz utzi det batzuetan lagun urkoetarako onginai ta karidadezko afektuak egitea, goiz arratsetako jaieran erakusten dan bezala; baña ez det bekatutzat artu, deboziozko gauza dalako. Bi bider atsegiñ artu det lagun bati gaitz txiki bat gertatu zitzaiola, ekusirik. Aserratu ninzan lagun batekin, eta borrokatu giñan beiñ, baña gorroto andi gabe. (Geiago duanak, esan beza zer duan).

        6. Seigarren Mandamentuan. Oartuta pensamentu gaiztoai lekurik eman bazate, hitz loi-desonestorik esan bada; begiak eta eskuak erabilli badira gaizki edo bekaturako moduetan, belarriak zabaldu badira hipui çikiñak eta aragizko hitzak gustoz aditzeko, esan bear da zenbat bider gertatu dan hau, zenbat lagun ziran, eta aidetasunik oekin zenduan, edo ez (Geiago duanak esan beza zer duan).

        7. Zazpigarren Mandamentuan. Ostu diot Amari onelako gauza ez gaiztakeriarako, baizik nere burua apaintzeko, edo lagunakin jokoan aritzeko. Ostu ditut gereziak eta sagarrak auzotik, baña ez asko. Pillotan egin det onelako tranpa onenbeste bider. (Geiago duanak, esan beza duana.)

        8. Zortzigarren Mandamentuan. Nere falta bat egotzi diot senide bati, eta zan onelako utsegite. Lagunen faltak kontatu dituk onenbeste bider, baña etziran andiak; eta aditzen egon naiz gustoz hiru aldiz besteren utsegiteak. (Andiak, edo onra biziro ukitzen zuenak ziran, edo ez, begiratu kontuz). Esan ditut onenbeste gezur txiki, eta lenere esan oi ditut. (Gauz andiagoak dituanak esan bear ditu examinan arkitu dituan eran). Jauna, oek dira azkeneko konfesiotik oraindañoko denboran gertatu zaizkidan utsegite edo faltarik andienak, eta ala bear bada, akusatzen naiz lagun urkoaren kontra bota izan ditudan birau guziaz eta azkenekoaz. (Biraurik len beñere bota ez duanak, esan dezake beste bekatu konfesatutako bat gutxitan egiten duana). Eskatzen diot nere Jaungoikoari guziaren barkazioa, eta berorri, nere Aita Espirituala, penitenzia eta absoluzioa. (Emen kontuz aditu bear da Konfesureak emanen duan penitenzia, gañerako hitz onakin batean, eta absoluzioa ematera dijoanean esango det): Argatik erregutzen diot Santa Maria beti Birjiñari, San Migel Aingeruari, San Juan Bautistari, San Pedro eta San Pablo Apostoluai, Santa guziai, tu zuri, nere Aita, erregu degiozuela nigatik gure Jaungoikoari. Amen.

        Erakusleak. Onenbesterekin oar diteke Kristaua, nola konfesatu bear dituan bekatuak, diranak dirala. Orain gogoan arritzatzu iru gauza. Lenengoa, oraingo konfesaldian bekatu larriren bat badezu, ez dezu lenekoak esan bearrik, baña ala ere esan ditzaketzu. Bigarrena: Ni bekatariaren azkeneko erdia bukaeran esan dezun bezala, esan desakezula Nere Jesu-Kristo Jauna; gauz oek dira alabaña deboziozkoak, eta Konfesatzeko modu onari dagozkanak. Hirugarrena, absoluzioa artu ondoan, beta badezu, zoaz leku egoki batera eta gero esango dan eran emangiozkatzu Jaunari eskerrak, eta presta zaite Komuniorako.

 

aurrekoa hurrengoa