 |
BOSTGARREN ERAKUSALDIA
Zer dagoan Kalizan, Konsagrazioko hitzak Apaizak esan ditzan artean, eta esan ezkero.
G: Kalizan zer dago? E: Konsagrazioko hitzak Apaizak esan ditzan artean ardo ta ur pixka bat, eta esan ezkero Jesu Kristoren Odola. G: Jesu-Kristoren odola bakarrik ote dago Kalizan, Konsagrazioa ezkero? E: Ez, baizik Jesu-Kristo Jainko eta gizon egiazko guzia. G: Beraz Kalizan Jesu Kristoren odolarekin batean arkitzen dira beraren gorputza, anima eta Jainkotasuna? E: Bai, Jauna. G: Beraz Jesu-Kristo guzia dago ostia Konsagratuan eta guzia Kalizan? E: Bai, Jauna, baña ostian ogiaren eta Kalizan ardoaren antz ta idurien azpian. G: Ostia Konsagratu utsarekin komulugatzen danak, artzen ote du ostia ta ardo Konsagratua artzen dituanak adiña? E: Bai, Jauna; arzen du alabaña, ala batak, nola besteak, Jesu-Kristo Jainko eta gizon egiazko guzia. G: Zergatik kristau guziak ez dira komulgatzen ostia ta ardo konsagratuarekin, Apaizak bezala? E: Enzun det, asko lekutan onela komulgatzen zirala kristau guziak anziñako denboran; baña kendu zuala Eliz Ama Santak usanza hau, zeren gertatzen zan Jesu-Kristoren odola komunioko denboran ixurtzea, eta gañera, zeren premiazko gauza ez dan era onetan kristau guziak Komulgatzea.
|
 |