www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMABIGARREN
ERAKUSALDIA

 

Bekatutik aldegiteko gauza bearra da
animaren hirugarren etsaia,
edo aragia garaitzea.

 

        Animaren hirugarren etsaia da aragia. Aragiaren izenez emen aditzen da gaitzerako gugan arkitzen dan gura eta makurtasuna, dala borondatean eta adimentuan, dala sentiduetan; baña nola sentiduen gura txarrak saloagoak eta nabarbenagoak diran guziai ematen zate aragiaren izena. Gaitzerako gura txar oek gurekin jaiotzen, gurekin azitzen, eta gurekin biziko dira lurraren gañean gauden artean: eta dira gure etsairik andienak, zeren gerengandik ezin osotoro kendu ditzakegun.

        Aragiak, edo gaitzerako gura txarrak gerra izugarria egiten dioe animari; asaldatzen due alabaña, batzuetan antuste edo soberbiaren aldetik; emendik dator bakoitzak bere burua laudatzeko, iñoren mendean ez egoteko, guraso ta Buru diranen aginduak ez egiteko gura; emendik besteak baño geiago izan nai bat, dala onran, dala edertasunean edo janzian. Beste batzuetan asaldatzen du lurreko izanen, edo ondasunen egarriak; emendik ditugun gauzakin ez kontentatzea, bear adiña izan arren; degunari biotza itsastea, eta besterenari ere atzaparra egotzi nai izatea. Batzuetan ekiten dioe animari gorputzaren atsegin lizunen gogoetak; emendik ekusi bear ez lirakean gauzak ekusteko, eta debekaturik daudenak aditzeko, hitzegiteko, kontatzeko, ukitzeko naikundeak. Besteetan ekiten dioe bere etsaiaren kontra aspertzeko, apendutzeko edo benganza artzeko zaleak. Batzuetan estutzen du jateko ta edateko gogoak, ongi dan neurriaz kanpora; besteetan, illuntasunez eta tristuraz betetzen due lagun urkoaren onrak eta haren berri onak. Atzenean anima gaixoak igerritzen eta ezagutzen du beregan onerako atzerapen, eta nagitasun andi bat. Eta nork esan, gaitzerako gura oetatik beste zenbat jaiotzen diran sustrai gaiztoen alsuma edo muskillak bezala?

        Ekusten dezu, nere anima, zer, eta nolakoa dan zure hirugarren etsaia? Ekusten dezu, zer bizilagunak dituzun zure etxapean bertan? Garaitu bear ditutzu bada gaitzerako gura txar oek, baldin bekatutik aldegin nai badezu: Jesu-Kristorenak diranak ukatu eta gurutzefikatu due aragia bere gura guziakin, dio S. Pablok. Hau agindu zenduan Bataioko egunean, eta hau egizu, ukatuaz zure gura txarrai, berak eskatzen duena, eta zure sentiduak, begiak, belarriak, mingaña eta eskuak gordetzen dituzula gauza debekatuetatik. Eska zaiozu Jaunari umilki, eta sarritan bere grazia ta laguntza, zeren hau gabe gai etzeran lan onetarako.

 

aurrekoa hurrengoa