www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARREN
ERAKUSALDIA

 

Zenbat gisatara dan damu Zerutikakoa,
edo sobrenaturala: Zer dan Atrizioa.

 

        G: Zenbat gisatara da damu Zerutikakoa, edo sobrenaturala? E: Bitara. G: Zein dira? E: Bata da beldurrezkoa ta berekoia, eta deritza Atrizioa; bestea onezkoa, eta deritza Kontrizioa. G: Zer da Atrizioa? E: Damu bat biotzean sortzen dana, lenbizia, zeren gauza guziz itsusia dan, Zerurako egin, eta bere Semearen odol preziotsuaren kostuz erosi ginduan Jaunaren kontra altxatzea eta bekatu egitea. Bigarrena, zeren bekatu larria egitean, galdu degun Jaunaren grazia eta Zerurako esku eta deretxa guzia. Irugarrena, zeren bekatu larri bakoitzarekin irabazi ditugun betiko su eta garrak, edo infernuko penak. Laugarrena, zeren Jaunak guganako urrikimentuz deitzen digun bekatutik irteteko eta eskeintzen digun gure eskergabekeria guzien barkazioa, Jesusen Eriotza eta merezimentuak bitarteko dirala. G: Zergatik deitzen zaio Atrizioari beldurrezko damua? E: Zeren sortu oi dan betiko bizitza galtzeko eta betiko su eta garretan erortzeko beldurrez. G: Zergatik deitu diozu berekoia? E: Zeren biotzak atriziozko damua sortzen duanean, bere on eta egitekoari bakarrik begiratzen dion. G: Asko ote da atrizioa Konfesio ona egiteko? E: Bera utsik ez da asko bekatariari graziaren apaindura ederra emateko, baña prestatzen du au iristeko Konfesioko Sakramentuarekin batean; eta onena da beiñ saiatzea Atriziora, ta gero onezko damu edo Kontriziora.

 

aurrekoa hurrengoa