www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN
ERAKUSALDIA

 

Zer dan eta nola egin ditekean examina.

 

        Esan dituzu, Konfesio on bat egiteko bear diran bost gauzak. Orain esadazu.

        G: Zer da examina? E: Egindako utsegite edo bekatuen kontuak ateratzea. G: Zer egingo dezu onetarako? E: Bost gauza. G: Zein dira? E: Lenbizia, jarriko naiz Jaunaren aurrean leku egokiren batean, ta adoratuko det humiltasun eta errespeto guziarekin, goizeko jaieran erakusten dan bezala. Bigarrena, emango diozkat eskerrak egin dizkidan mesede guziak gatik, baña batez ere; zeren oraindaño itxedon didan bekatutik irteteko eta beragana biurtzeko. Irugarrena, eskatuko diot Espiritu Santuari argia ta lagunza nere utsegiteak ezagutzeko, ongi damutzeko ta Konfesatzeko. Laugarrena, begiratuko det, azkeneko konfesioan bekatu larriren bat aztu ote zitzatan, eta emandako penitenzia egin nuan, edo ez. Bostgarrena, animaren begien aurrean ipiñiko ditut Jainkoaren Legeko amar Aginteak, Eliz Ama Santaren bostak, nere estadu, bizimodu eta karguak dituan eginbideak, eta kontu aterako det, nola eta zenbat bider utsegin dedan bakoitzaren kontra. Erakusleak. Ongi esan dezu: eta zer dan Jaunaren aurrean jartzea, eta nola gauz oek egiten diran batzuetan laburrago, erakutsiko zatzu hirugarren Partean.

 

aurrekoa hurrengoa