www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN
ERAKUSALDIA

 

Komunioko Sakramentuan jartzean,
eta jarri ezkero Jesu-Kristok
egiten dituan gauza miragarriak.

 

        Erakusleak. Esan dezu len Komunioko Sakramentuari deitzen zaiola guziz miragarria, zeren mirari guzien artean andiena, guzien oroipena, eta guzien miragarritasuna berekin duana dan. Esazu.

        G: Zer gauza miragarri egiten ditu Jesu-Kristok Komunioko Sakramentuan jartzean eta jarri ezkero? E: Asko, eta oen artean zorzi txit arrigarriak. G: Zein dira? E: Lenengoa, Konsagrazioko hitzak esaten diran une edo puntuan bertan jartzea Sakramentuan Jesus Jainko eta gizon egiazkoa, naiz izan Apaiza ona, naiz ez, naiz Katolikoa, naiz herejea. Bigarrena, ezin konta al adiña Elizetan egun oro jartzea eta egotea Jesu-Kristo, Zeruko bere jarlekua utzi gabe. Hirugarrena, Konsagrazioko itzak esatean bertan biurzea len ogi zana Jesu-Kristoren gorpuz, eta len ardo zana Jesu-Kristoren odol. Laugarrena, Konsagrazioko hitzak esan ondoan ogirik eta ardorik batere Sakramentuan ez geratzea, baña bai ogi ardoen antza ta iduriak, nola diran usaia, kolorea, gustoa ta indarra. Bostgarrena, ogiaren eta ardoaren antz eta iduri oek artzen dituanari ematea ogiak eta ardoak adiña indar. Seigarrena, ostia batek duan bezin toki txikian jartzea eta egotea Jesu-Kristo Jainko ta gizon egiazkoa. Zazpigarrena, ostia erdiratzen edo puzkatzen danean ez puskatzea Jesu-Kristoren gorputza, eta puskatu ordean osorik arkitzea ostiaren puskarik txikienean ere. Zortzigarrena, Bizirik, eta Zeruan dituan doai eta edertasun guziarekin jartzen badaere, hillaren eran egotea Sakramentuan. G: Nola gerta ditezke gauz aiñ miragarriak? E: Jainkoak nai izate utsarekin, zeren dan Guzialduna edo Omnipotentea. G: Sakramentua agertzen, edo sagarako denboran goratzen duenean, zer ekusten dezu? E: Ez ogirik, zeren ez dagoan; ez Jesu-Kristo, zeren ezkutatua dagoan, baizik ogiaren antza ta iduria.

 

aurrekoa hurrengoa