www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIGARREN
ERAKUSALDIA

 

Zer bear dan, Komunioko Sakramentuaren
ondasunak artzeko naroro edo ugari.

 

        Erakusleak. Aditu degu, Komunio gaiztoa ez egiteko bear dirala hiru gauza, eta dira nolako prestaerarekin artu bear dan jakitea, barau naturalean, eta Jaunaren grazian egotea. Aditu degu gañera, hiru gauz oek asko dirala, Komunioko Sakramentuaren ondasunetatik zerbait artzeko, gizon jakintsuen iritzian, baña ez ugari artzeko. Esan girazu oraiñ.

        G: Komunioko Sakramentuaren ondasunak ugari artzeko zer geiago bear da? E: Bost gauza. G: Zeiñ dira? E: Lenengoa da, garbitzea anima, bekatu larrien loietatik ezezik, benialen gogoetatik ere bai, ta onetarako lagunduko du ongi konfesatzeko hirugarren Partean ipiñiko dan prestaerak. G: Zergatik garbitu bear da anima bekatu benialen gogoetatik? E: Zeren ala aditzera eman zigun Jesu-Kristok, Apostoluai oñak garbitzean; eta gañera zeren bekatu benialak, ezaguera osoarekin, eta ardura gabe egiten badira, galtzen diran Sakramentu onen ondasunetatik asko. G: Zein da bigarrena? E: Anima ederki apaintzea Fede, Esperanza, Karidade eta beste birtuteen afektoakin, eta onetarako lagundu dezake hirugarren partean dagoan Komunio aurreko prestaerak. G: Zein da hirugarrena? E: Asmo edo intenzio garbia. G: Zer aditzen dezu asmo edo intenzio garbiaren izenez? E: Aditzen det, Komunioko Sakramentua artu bear degula, ez bortxaz edo borondate gabe; ez besteak egiten duena egiteagatik; ez oitura utsez, baizik bizitz onean, eta Jesu-Kristoren amorioan aurreratzeagatik, eta beste onen anzeko fiñen bategatik. G: Zein da laugarrena? E: Janzian modestia. G: Eta onela dijoaz arrotasun andiarekin janzirik, eta bearbada bularrak estali gabe Komunioko maiean jartzen diranak? E: Ez jauna? ta orregatik ukatu bear zate Sakramentua. G: Zein da bostgarrena? E: Beldur Santu ta errespeto andi bat erakustea egoeran, begiratzean, eta modu guztietan. Noren maiean jarri, eta Nor artu bear dan begiraturik.

 

aurrekoa hurrengoa