www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIKAGARREN
ERAKUSALDIA

 

Bekatutik aldegiteko gauza bearra da
animaren bigarren etsaia,
edo mundua garaitzea.

 

        Animaren bigarren etsaia da Mundua; baña Munduaren izenez ez dezu aditu bear Munduko etxe eder galant hau; zeren etxe hau da Jaunaren eskuetako obra miragarria, gizonaren bizi lekua. eta berak bear dituan gauzaz ederki ornitua dagoan Jauregia. Zer ote da bada Mundua deritzan bigarren etsaia? Munduko etxe onetan bizi diran gaiztoak, dio S. Agustiñek, dirala zarrak edo gazteak, ezkonduak edo ezkongaiak, gizonak edo emakumeak.

        Gaiztoen talde hau da animai gerra egiten ari dan exerzitua, eta bere Agintari nagusia du Satanas. Hiru gisatara egiten du mundu gaiztoak gerra. Egiten du benik-bein bekatua eta bekatuan amiltzeko bideak erakutsiaz dala exenplo gaiztoz, dala losentxaz. Eta nork eztaki zenbat anima atxitzen dituan Munduak era onetan? Egiten du gañera Munduak gerra onren, doaien eta ondasunen ustearen bixkarekin. Desleiala da bere hitzetan, eta geienean onraren lekuan ematen ditu desonrak, penak eta naigabeak; eta ondasunen ordez utzi oi ditu bere serbitzariak Kalean edo Ospitaletan. Ala ere ezin konta al adiña anima engañatzen ditu. Atzenean gerra egiten du munduak berarekikoa galtzeko beldurrez. Beldur hau zabaldua dago bazter guzietan, etxeetan, errietako batzarreetan, eta estadu guzietan, eta onekin edo harekin utsegin dedin beldurrezo egiten dira egia bear ez lirakean gauzak, edo egin gabe uzten dira egin bear lirakeanak.

        Nere anima, aldegin nai dezu bekatutik? Utzi bada mundua, edo gaistoen taldea beti-betiko, Bataioan agindu zenduan bezala: Munduaren adiskide izan nai duana egiten da Jainkoaren etsai, dio Santiagok, Utzi betiko lagun gaistoak; eta zeregan erabaki ezazu ezergatik ez egitea bekatu dan gauzarik ez Munduaren ustean, ez Munduarekikoa galtzeko beldurrez.

 

aurrekoa hurrengoa