 |
AMAIKAGARREN ERAKUSALDIA
Komunio gogozko edo espiritualaren gañean.
G: Zer Komunioren gañean hitzegin da aurreko Erakusaldietan? E: Aldareko Sakramentua egiaz arturik, egiten dan Komunioaren gañean. G: Omen da beste Komunio mota bat, Sakramentua egiaz artu gabe egin oi dana? E: Bai, Jauna, eta da Komunio gogozko edo espirituala deritzana. G: Zer ote da gogozko Komunio hau? E: Guganako onginai eta amorioz Sakramentuan dagoan Jesus maitagarria artzeko gogo, egarri ta deseo bero batzuek biotzean sortzea. G: Zer bear da gogozko Komunio ona egiteko? E: Bi gauza; lenengoa da Jaunaren grazian egotea: bigarrena Fede, Esperanza ta Karidadezko afektoakin biotza prestatzea eta apaintzea. G: Beraz prestaera onen ondoren egin edo sortu bear dira Jesus ona biotzean artzeko eta idukitzeko gogo, egarri ta deseo beroak? E: Bai, Jauna. G: Non, eta zenbat aldiz egin diteke gogozko Komunioa? E: Nonerenai, naiz etxean, naiz Elizan; eta zenbat aldiz nai dan ainbeste bider. G: Noiz egin diteke ongiena edo obeto? E: Meza enzuten, eta Sakramentua bisitatzen danean. G: Eta gogozko Komunio utsa egiten duanak artzen ote ditu Sakramentuaren ondasunak. E: Bai, Jauna, eta batzuetan Sakramentua egiaz artzen duenak baño geiago. G: Nola hori? E: Zeren gogozko Komunioa egiten duana askoz ederkiago prestatzen dan zenbait aldiz, Sakramentua egiaz artzen duana baño.
|
 |