 |
AMALAU GARREN ERAKUSALDIA
Kristau guziok Konfesatzeko degun eginbidearen gañean.
G: Kristau guziak beartuak ote daude konfesatzera? E: Bai, Jauna, gaitzarekin onaren ezagueran sartu ezkero. G: Urtean zenbat bider? E: Urtean beiñ bederik. G: Urtearen zer denboraz egin bear du Kristauak, Eliz Ama Santak agintzen duan Konfesio hau? E: Ez du Elizak señalatu denbora hau, baba Iruñeko Apaiz Nagusiaren mendeko errietan ala legez, nola usanzaz garizuman egiñ oi da. G: Urtean beiñ ezezik beste zenbait aldiz ere konfesatzera beartua ez ote dago Kristaua? E: Bai, Jauna. Lenbizia, hilzeko perillean dagoanean. Bigarrena, Komulgatu bear badu, eta bekatuan arkitzen bada. Hirugarrena, sarritan edo noizean beiñ konfesatu gabe ezin bekatuaren berrizkaturak utzi baditu. G: Urtean beiñ bederik Konfesatzeko aginte hau, gordetzen ez duenai zer kastigu siñalatzen die Eliz Ama Santak? E: Agintzen du, bizitzan ez dakiela utzi Elizan sartzen eta hiltzen diranean, ukatu dakiela Elizlurra.
|
 |