 |
LENBIZIKO ERAKUSALDIA
Zer dan eta nork Eliz Ama Santari utzi zion Penitenziako edo Konfesioko Sakramentua.
Erakusleak. A aurra, ikasi dezu Asteteren Doktrinako liburutxoa? Ikasi bear dituzu bada orain Penitenziako edo konfesioko Sakramentuari daguzkan gauzak. Esadazu.
G: Eliz Ama Santaren Sakramentuen artean hirugarrena zein da? E: Penitenziako edo Konfesioko Sakramentua. G: Zer da Penitenziako edo Konfesioko Sakramentua? E: Bekatariaren aldetik: biotzeko damua ontzeko asmo osoarekin; aozko Konfesioa eta obrazko satisfakzioa: Eta Konfesorearen aldetik absoluzioa. G: Nork utzi zion Eliz Ama Santari Sakramentu au? E: Jesu-Kristo gure Jaunak. G: Jesu-Kristoren etorrera baño len ez ote zan Konfesiorik? E: Moisesi Jaunak letraz ezarririk Lege zarra eman zion artean, etzan izan Konfesiorik, ez eta geroz ere lege zarraren azpian bizi etziranen artean. G: Moisesen Legean ote zan Konfesiorik? E: Omen zan, Jauna, Konfesioa baña Sakramentu etzana; eta bekatuak barkatzeko indarik eta kemenik etzuana. G: Beraz Jesu-Kristo etorri zan artean etzan izan bekatarientzat barkaziorik? E: Bai, Jauna, Fede, Esperanza, ta onezko damu edo Kontrizio osoarekin biurtzen baziran Jaunagana. G: Nori utzi zion Jesu-Kristok bekatuak barkatzeko eskua? E: Ez edozeñi, baizik Apostoluai, Obispo Jaunai eta, oek Konfesioak aditzeko bidaltzen dituen Apaizai.
|
 |