www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HIRUGARREN
ERAKUSALDIA

 

Nork eta noiz utzi zion Eliz Ama Santari
Komunioko Sakramentua.

 

        G: Nork utzi zion Eliz Ama Santari Komunioko Sakramentu miragarria? E: Jesu-Kristok berak. G: Noiz? E: Ostegun Santu arratsean. G: Esazu nola gertatu zan Misterio izugarri hau? E: Ostegun Santu arratsean, bukaturik Lege zarrak agintzen zuan afaria, altxa zan maietik Jesus: artu zuan gerrian eskuzapi bat, eta pertzean ura. Garbitu ziezten Apostoluai oñak, eta biurtu zan maiera. Artu zuan ogia, Eta Konsagrazioko hitzak esanik, eman zien Apastuluai. Artu zuan Kalizaere arduarekin, eta Konsagrazioko hitzak esanik, eman zien Apostulu berai. Hau egin ondoan esan zien: Nik oraiñ zuekin egin dedana, egizue zuek ere gero, Nere, eta gaur arratsean egiñ, ta bigar egingo ditudan gauzen oroipena berritzen dezuela. G: Beraz arrats onetan eman zien Jesu-Kristok Komunioko Sakramentua egiteko eskua Apostoluai, eta oetatik datozen Apaiz guziai? E: Bai, Jauna; akindu zien alabaña egin zezeela berak arrats artan egin zuana. G: Noiz egiten du Apaizak Sakramentu miragarri hau? E: Mezan Konsagrazioko hitzak ostiaren ta arduaren gañean esatean.

 

aurrekoa hurrengoa