 |
AMAIRUGARREN ERAKUSALDIA
Zer dan Konfesio onak eskatzen duan bostgarren gauza.
G: Konfesio on bat egiteko bear dan bostgarren gauza zein da? E: Satisfakzioa. G: Zer aditzen dezu Satisfakzioaren izenez? E: Konfesoreak emandako penitenzia leialki egitea. G: Konfesoreak ematen dion penitenzia egiteko asmo gabe konfesatzen danak zer bekatu egiten du? E: Bekatu larria. G: Emandako penitenzia autsitzen, edo egin gabe uzten duanak zer bekatu egiten du? E: Ausitzen badu penitenzia larria eta aintzakotzat emana, bekatua izango da larria, baña ausitzen duan penitenzia txikia bada, txikia edo beniala izango da alde onetatik egiten dan bekatua ere. G: Konfesoreak agintzen dizun penitenzia, ezin ongi egin dezakezuna bada, zer egingo dezu? E: Umilki eskatuko edo erregutuko diot, alda degidala beste penitenzia batera, alda baditeke. G: Konfesoreak ematen diezten penitenziaz gañera zer egiñ oi due Kristau onak? E: Ontzat, edo Jaunaren izenean artzen ditue emengo gurutze ta samintasunak; eskeintzen diozkee Jaun berari beren obra guziak, eta egiten due alegiña Induljenziak edo barkazioak irabazteko.
|
 |