www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BOSTGARREN
ERAKUSALDIA

 

Konfesio gaiztoak berritzeko
nola egin ditekean examina.

 

        Erakusleak. Esan dezu, nola egin bear dan azkeneko Konfesiorik oraindañoko examina. Demagun, aurtasunetik, edo geroz egin dituzula Konfesio gaiztoren batzuek: nola egingo dezu oek berritzeko bear dan examina? E: Lenbizia, jarriko naiz Jaunaren aurrean, eta adoratuko det humiltasun eta errespeto guziarekin. Bigarrena, emango diozkat eskerrak, egin dizkidan mesede guziak gatik, baria batez ere zeren oraindaño itxedon didan bekatutik irteteko ta beragana biurzeko. Hirugarrena, eskatuko diot Espiritu Santuari argia eta lagunza nere utsegiteak ezagutzeko, ongi damutzeko eta Konfesatzeko. Laugarrena, begiratuko det, zenbat denbora, edo urte dan gaizki Konfesatzen asi nintzala, bataz beste urtean zenbat Konfesio eta Komunio egin ditudan bitarte orretan. Bostgarrena, Konfesatzen nintzanean, oroitzen ote nintzan leneko Konfesio ta Komunio gaiztoaz. Seigarrena, animaren begien aurrean ipiñiko ditut Jainkoaren Legeko amar Aginteak, Eliz Ama Santaren bostak, nere estadu, bizi modu ta karguak dituan eginbideak, eta kontu aterako det, nola, ta zenbat bider utsegin dedan bakoitzaren kontra. Zazpigarrena, zenbat bider utsegin dedan, oroitu ezin banaiz, alik ongiena kontu aterako det, zer oitura gaizto izan dedan Mandamentu bakoitzean, astean edo illean zenbat bider erortzen nintzan pensamentuz, itzez eta obraz gutxi gorabera.

 

aurrekoa hurrengoa