www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HIRUGARREN
ERAKUSALDIA

 

Zer dan eta nola aldegin bear duan
gazteak
eskandaloa deritzan bekatutik.

 

        Azkeneko Erakusaldian ukitu diran bekatuaz gañera, bada beste bat txit kontu andia eskatzen duana gure aldetik, eta izendatzen da eskandaloa. Eskandaloaren izenei aditzen da lagun urkoari bekaturako bidea, oña edo lagunza ematea, dala gaiztakeria erakutsiaz, dala artan lagunduaz losentxakin, edo bestela, dala eragotzi litekeala, eragotzi gabez. Ez due ezertan artzen asko gaztek bekatu mota hau, eta ezertan artu ordean, zenbat eta bekatu geiagotarako bidea ematen duen dala hitzez, dala obran eta ejenplo gaiztoz, anbat geiago berengan poztutzen eta arrotzen dira, eta bear bada laudatzen, ere bai lagun artean. Ala gertatzen da hitz aragizkoak esateko, hipui zikiñak kontatzeko, modu itsusietan ibiltzeko oitura duenakin. Baña zuk, kristaua, gorroto andi batekin begira zaiozu bekatu mota oni, eta aldegizu beragandik arreta andi batekin. Onetarako lagunduko dizue asko pensamentu oek.

        Lenengo pensamentua: Satanas munduaren asieratik ari da Jaungoikoari gerra egiten, eta animak infernura amilderazten: ta zu Kristaua, jarriko zera Satanasen morroi eta langille, lagun urkoari bekaturako bidea ematen diozula?

        Bigarren pensamentua: lagun urkoaren anima Zerurako bidean ipintzea kosta zitzaion Jesu-Kristori gurutzeko eriotza gogorra; eta erosi zuan bere odol preziotsuaren kostuz: eta zuk kenduko dezu Jesu-Kristori ainbeste kostatako anima, eta emango diozu etsai galgarriari?

        Hirugarren pensamentua: zure lagun urkoaren anima da Jaunak egiña betiko bizitza doatsua iristeko eta zuk amilderazo nai dezu betiko su eta garren artean?

        Laugarren pensamentua: eskandaloa ematen duana beartua dago kalteak alegiñean desegitera: eta nola hau egingo du, ezpadaki norañoko kalteak egin dituan? Bearbada anima batzuek infernura dira argatik; besteak argandik ikasi zuen bekatua zabaltzen, edo batari eta besteari erakusten ari dira. Pekatuaren izugarria! Ai! Eskandaloa ematen duanaren zori gaiztokoa, dio Jesu-Kristok.

        Nere anima, egizu asmo osoa, lagun urkoari beñere bekaturako biderik ez emateko, ez hitzez, ez exenplo gaistoz. Oraindañoko kalteak alegiñean desegiteko, bizi zaite Jesu-Kristoren Lege Santak eskatzen duan eran, eta zere bizitz onarekin erakutsi giezu zure lagun urkoai Zerurako bidea. Ala egin zuan Dabidek, eta esaten zion Jaunari: Erakutsiko diet bekatariai Zerurako bidea, eta zugana biurtuko dira gaiztoak.

 

aurrekoa hurrengoa