www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HIRUGARREN
ERAKUSALDIA

 

        Erakusleak. Egin dezu examina? Oraiñ sortu bear dezu egindako utsegiteen damu egiazkoa, eta ontzeko, edo, aurrena bekaturik ez egiteko asmo osoa. Lenengo Partean esan zenduan, onetarako ipiñi bear dirala animaren begien aurrean damubide egokiak, bein beldurrezko damu edo Atrizioarenak, gero onezkoarenak; eta sasoi onean jartzen danean biotza, egin ditezkeala Fede, Esperanza, Karidade eta Kontriziozko afektoak. Dakuskun nola obraz egurten dezun hau guzia.

        Beldurrezko damua edo atrizioa biotzean sortzeko bide egokiak. Nere anima (esango det neregan examinaren ondoren), ekusten dezu, zenbat bekatu eta eskergabekeria egin dituzun zure Jaun eta Jaungoikoaren, eta zu Zerurako egin zinduan Aita onaren kontra? Eta nork esan, zenbat izango diran ongi ezagutzen ez dituzunak? utzi dezu zere Jabe ona eta Salbatzallea, utzi dezu zuri betiko bizitza eman naiez gizon egin, eta bere odolaren kostuz erosi zinduan Jauna; eta obraz esan dezu: Ez det Jaun hau serbituko. Nere anima, ez da hau eskergabekeria guziz itsusia?

        Zer galdu ez dezu zure bekatu eta eskergabekeria horiekin? Ai! galdu dezu zure Jainkoa, eta Jainkoa galdu ezkero guzia galdua da. Galdu dezu beraren grazia, arako soñeko eder hura, zeñarekin apaindu zuan Espiritu Santuak bataioko egunean zure anima, eta egin zinduan Aita betikoaren ume, Jesu-Kristoren senide, eta Trinidade guziz Santaren Jauregi edo Eliza bezala, ta azkenean Zeruaren jabegai edo heredero. Galdu dezu Zerurako esku, zuzen edo deretxa guzia: galdu betiko bizitza doatsua, betiko atsegin-kontentuak, eta, Jaunak zuretzat prestaturik zeuzkan ondasun miragarriak. Geratu zera Jainkoaren aserrearen azpian, eta etsai galgarriaren mendean. Ai nere anima! ta bazenekus zein itsusi-nazkagarria zauden Jaunaren begietan!

        Eta onenbeste kalteren ordaiñ zer frutu atera dezu? Zer irabazi dezu, orain lotsatzen zaituen bekatu, horiekin, galdetzen dizu S. Pablok? Zer, betiko su eta garrak, betiko pena eta oñazeak baizik? Jatxi zaite oraiñ bizirik pensamentuz oñaze oen toki izugarrira edo infernura, gero hill ondoan jatxi etzaitezen betiko? Zer dala, uste dezu, infernua? Hura da etsai gaistoaren, eta bere serbitzarian lize izugarri bat, non betikotasun guzian egon bearrak diran oñazez lertzen. Hura da beti sutan dagoan labe ikaragarri bat, beiñere itzaliko ez dana. Eta bekatariak berak izango dira ango ilintxak eta illetiak. Hura da sufre erazekizko ainzira edo putzu bat, non Satanas bere langilleakin batean egongo dan betiraunde guzian erretzen. Hura da, neke ta pena guziak arkitzen diran lekua. Nere anima, toki hau, eta emengo betiko nekeak eta penak dira bekatu egain dezun bakoitzean zuk irabazi dezun saria!

        Ala ere zure Jaunaren urrikimentu edo miserikordiak itxedon dizu, irten zaitezen bekatutik, eta betiko neke-oñazeen perilletik. Deitzen dizu artzai onak ardi galduari deitu oi dion eran: Ene Jesusen eriotza eta odol preziotsua bitarteko dirala, eskeintzen dizu zure bekatu guzien barkazioa, baldin biotz osoz damuturik eta konfesaturik bizitz on bat egin nai badezu: Ez det nai, esaten dizu, bekataria galtzea, baizik nigana biurtzea. Nigana biurtzen dan une edo puntuan aztuko naz egin dizkidan eskergabekeria guziaz. Nere anima, aditzen dezu hau, eta etzera bertatik zure Jainkoagana biurtuko! Etzera damuz desegingo? Noiz artean, gaixoa egon nai dezu bekatuen katez lotua, eta etsai galgarriaren mendean?

 

Onezko damua edo
Kontrizioa sortzeko bide zuzena

        Nere anima, beldurrezko damuaren bide egokia gogora dituzu: zoaz aurreraxeago, eta Fedearen argiarekin billa ezazu Onezko damuaren bidea edo motiboa. Hau da Jaunaren ontasun edo maitagarritasun baztergabea, ez nolanai, baizik betiko bizitza doatzuaren emalle gure Animen erosle eta salbatzallea dan aldetik begiratzen diozula. Zure siniste edo Fedeak erakusten dizu, Jaun hau dala zu ezerezetik atera zinduana, eta atera bera ezagutzeko, amatzeko; ta betikotasun guzian berarekin batean Zeruan doatsu izateko. Zure siniste edo Fedeak erakusten dizu, Adan gure lenbiziko, gurasoak galdu zuala, fruta debekatua janda egin zuan bekatuarekin Jaunaren grazia ta adiskidetasuna, ta Zerurako esku eta deretxa: eta galdu, ez beretzat bakarrik, baita guretzat ere. Orregatik Adanen humeak sortzen diranetik arkitzen dira bekatu jatorrizkoaren loiez zikinduak, eta Jaunaren aserrearen azpian. Zure siniste onak erakusten dizu, Adanen bekatuak galerazo zigun Zerurako grazia eta deretxa guretzat irabazteko zerutik jatxi zala Trinidadeko bigarren persona edo Seme Jainkoa, eta gizon egin zala Espiritu Santuaren obraz eta graziaz Birjiña txit santuaren sabelean. Zure sinisteak erakusten dizu, gizon eginda gurutzean eman zuala bere bizitza eta bere eriotzarekin irabazi zuala guretzat Zerurako eskua, ta arako bear dan grazia. Zure sinisteak erakusten dizu, ipiñi zituala Zeruko grazia animetan ixurtzeko Zazpi iturri edo Sakramentu beiñere agortzen ez diranak, oen artean Bataioko eta Konfesioko Sakramentuak; Bataiokoa, bekatu etorkia edo jatorrizkoa barkatzeko, eta Konfesiokoa, Bataioa ezkero egindako bekatuak kentzeko. Zer geiago? Ipiñi zuan Aldareko Sakramentu guziz miragarria, eta Zeruan bizi badaere, denbora berean Sakramentu onetan jartzen da, ango Jarlekua utzi gabe. Zertako uste dezu? Gurekin eta gure artean bizitzeko; guri emateko bere gorputza, bere odola eta bera dan guzia. Misterio oek guziak Jainkoak berak agertuak, eta Eliz Ama Santak erakusten diskitzunak dira, eta Katoliko guziak sinisten dituenak. Esangidaz orain, nere anima; guri ongi naiez hau guzia egin duan Jaunaren Ontasun edo maitagarritasuna norañokoa izango da? Naitaez aitortuko dezu, dala Ontasun edo maitagarritasun neurririk, bazterrik eta mugarik ez duana? Eta zuk izan dezu Ontasun onen kontra altxatzeko ausardia? Arritu zaitezte Zerukoak, eta desegin Zeruko ateak! dio Jeremiasek. Eta ala ere Aita onak bezala deitzen dizu, eta eskeintzen eskergabekeria guzien barkazioa! Zoaz bada, nere anima, zoaz lenbaitlen beragana, Seme ondatzallea joan zan eran; eta damuz eta ontzeko asmoz beterik, egitzu Fede, Esperanza, Karidade eta Kontriziozko afektoak.

 

Akto Fedezkoak
goizeko jaieran dauden bezala

        Jaungoiko jakiunde ta egia betikoa zerana! Sinisten ditut benaz eta biotz guzitik, Eliz Ama Santak sinisten eta erakusten dituan gauza guziak, zeren zuk Eliz Ama Santari agertu diozkatzun, eta onek ala erakusten dizkidan. Sinisten det Jainko Aita guziz poderoso Zeruaren eta lurraren Kriadoreagan. Eta haren Seme bakar Jesu-Kristo gure Jaunagan. Zeña sortu zan Espiritu Santuaren obraz eta graziaz: jaio zan Maria Birjiñagandik. Padezitu zuan Ponzio Pilatosen mendean, gurutzefikatua, hilla ta obiratua izan zan. Infernuetara jatxi zan, hirugarren egunean hillen artetik piztu zan. Zeruetara igo zan; an dago jarririk Aita Jainko guziz poderosoaren eskuietik. Andik etorriko da biziak eta hillak juzgatzera. Sinisten det Espiritu Santuagan. Eliza Santa, Katolika. Santuen Komunioa. Bekatuen barkazioa. Aragiaren resurekzioa. Bizitza betikoa. Amen.

        Sinisten det, Jesu-Kristo gure Jaunak utzi ziozkala Eliz Ama Santari Zazpi Sakramentu, eta, oen artean Konfesioko Sakramentua, Bataioa ezkero egindako bekatuak bateatzeko. Sinisten det, Jesu-Kristo gure Jaunak ipiñi zuala Aldareko Sakramentu guziz miragarria, eta Sakramentu onetan dagoala gure animen janari eta edari izateko, grazia ugaritzeko, eta bere gozotasun miragarriak gure biotzetan ixurtzeko. Siniste onetan bizi eta hill nai det.

 

Akto Ezperanzazkoa

        Nere Jaun Jaungoikoa! Zure Seme Jesusen eriotza eta merezimentuak bitarteko dirala, eta beraren graziarekin alegiña egiten dedala, esperatzen det zure Ontasun eta Miserikordian nere bekatuen barkazioa; eta betiko bizitza doatsua; zeren Zuk ala agindu didazun, eta zere bitzetan aiñ leiala zeran. Zu zera on guziaren iturburua eta emallea, eta zugandik uste det, Jauna, Zerurako bidean bear dedan guzia.

 

Akto Karidadezko,
eta Kontriziozkoa

        Nere Salbatzalle Jesus maitagarria! Zu zera Ontasun baztergabea, eta neurririk ez dezuna, eta beragatik guziz maitagarria! Amatzen zaitut biotz guzitik zure Ontasun orri begiraturik: eta Zugatik, eta zure izenean amatzen ditut nere lagun urko guziak, eta oen artean nere etsaiak. Opa diet Zerua eta arako bidean konbeni zaten guzia. O Ontasun miragarria! Damu det Zu ofendituaz, eta damu det gauza guzien gañetik. Artzen det asmo osoa ez geiago bekaturik egiteko, bekatuaren bideetatik aldegiteko, eta konfesatzeko. Onen lekuan esan dezake ala nai duenak: Nere Jesu-Kristo Jauna.

 

aurrekoa hurrengoa