 |
AMAIKAGARREN ERAKUSALDIA
Ontzeko asmo-iduri utsarekin konfesatu oi diran bekatarien gañean.
G: Nor, edo zeiñ ote dira ontzeko asmo egiazko gabe, edo asmo-iduri utsarekin konfesatzen diranak? E: Asko bide dira, baña ezagutuenak hoek. Lenbizia, Dotrina eta ongi konfesatzeko prestaera ikasteko arretarik artu nai ez duenak. Bigarrena, bekaturako bide ta perill urkoak, uzteko biotzik ez duenak. Hirugarrena, besteri bekaturako bidea ematen dioen hitz loi eta modu gaiztoak laja nai ez dituenak. Laugarrena, lagun urkoari onran, izen onean, edo beste ondasunetan egindako kalteak desegiteko, edo jabeari bere gauza biurtzeko arretarik ez duenak. Bostgarrena, bekaturako oiturak garaitzera benaz saiatu nai ez duenak. Seigarrena, bere estadu, bizimodu eta karguaren eginbideaz ardurarik gabe bizi diranak. Zazpigarrena, lagun urkoaganako gorrotoa, edo gorrotoaren siñaleak utzi nai ez dituenak.
|
 |