 |
AMABIGARREN ERAKUSALDIA
Zer dan, Konfesio onak eskatzen duan laugarren gauza.
G: Konfesio on bat egiteko bear dan laugarren gauza zein da? E: Konfesioa. G: Zer aditzen dezu konfesioaren izenez? E: Aditzen det egindako bekatuak aitorzea edo esatea barkatzeko eskua duan Apaizari. G: Aitortu edo konfesatu bear ote dira bekatu benialak ere? E: Ona da, baña ez da premiazko gauza; eta nola konfesatu ditekean bekatu benialak baizik ez duana, esan da bederatzigarren Erakusaldian. G: Zer doai edo kondizio bear ditu Konfesioak? E: Hirutara biur ditezke guziak. G: Zein dira? E: Umilla egiazkoa eta osoa izatea. G: Zer da konfesio umilla? E: Umiltasun eta lotsa eder batekin bekatuak aitortzea. G: Zer da konfesio egiazkoa? E: Aitortzea bekatuak examinan arkitu diran eran eta adiña. G: Zer da konfesio osoa? E: Bekatu larri konfesatu gabeak osotoro aitortzea. G: Konfesatu gabe utzitzen badezu bekatu larriren bat, zeren examinan gogora etzatzun, edo zeren gero aztu zatzun, gaiztoa izango ote da zure Konfesioa? E: Ez, Jauna, hori nere kulpaz gertatzen ezpada, baña geratuko naiz aztutako bekatu hura gero konfesatu bearrean. G: Lotsaz edo gaiztakeriaz bekatu larriak edertzen, edo ixilik gordetzen badira Konfesioan, zer bekatu egiten da? E: Sakrilejioa deritzan bekatu izugarri bat. G: Zer egin bear du onelako bekatariak? E: Berritu bear ditu gaizki konfesatzen asi zanetik egindako Konfesio guziak. G: Beraz konfesatu gabe utzi zuan bekatua ezezik, konfesatuak ere berriro aitortu edo esan bearko ditu? E: Bai Jauna, zeren Konfesio onarekin bakarrik kenzen eta bukatzen dan bekatu larrien konfesatu bearra. G: Eta konfesatu gabe utzi zituan bekatuak aitorzeaz gañera, esan bearko ote du, nola lotsaz edo gaiztakeriaz utzi zituan? E: Bai, Jauna, zeren onetan dagoan Sakrilejioa deritzan bekatua orain diogun tranzean. Erakusleak. Ongi diozu: eta konfesio gaiztoak berritzeko nola egin ditekean examina, esan zan bostgarren Erakusaldian.
|
 |