www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN
ERAKUSALDIA

 

Konfesioa egin, eta Jaunaren maiean
jartzeko prestaera Kristau guzientzat.

 

        Erakusleak. Konfesatu ondoan jarri zaite leku egoki batean, eta beta badezu, presta zaite Jaunaren maiera joateko. Prestaera hau egin diteke era askotara, baña oberen bat arkitu dezazun artean, balia zaitezke emen ipiñiko danaz.

        Eman giozkatzu Jaunari eskerrak, zeren konfesioko Sakramentuarekin bekatuak barkatu dizkitzun.

        Nere Jainko ta Aita guziz maitagarria! Zure Seme Jesusek utzi zuan konfesioko Sakramentua gure animak sendatzeko. Sakramentu hau ongi prestaturik artzen duanari barkatzen diozkatzu bekatuak, Jesusen eriotza eta merezimentuak bitarteko dirala, eta uste det, hau bera egin dezula nerekin ere, Apaizak barkazioa edo absoluzioa eman didanean. O ontasun eta urrikimentu paregabea! Milla esker, Jauna, mesede berri onegatik.

 

Berritu itzatzu Bataioko egunean
emandako hitzak

        Ez naiz, Jauna, eskerrak emanarekin kontentatzen; berritu nai ditut, Bataioko egunean eman nizkitzun hitzak. Gaurdanik utzi nai det, eta uzten det Satanas betiko. Eta Satanasekin batean uzten ditut beraren lagun eta langilleak, edo Mundu galdua, eta aragiaren, eta nere gura txarren naikuntzak. Hau da Zeruaren eta gizonen aurrean Bataioko egunean Zuri eman nizun hitza, eta hau bera ematen dizut gaur ere betiko. Abrenuntio.

        Gaurdanik betiko utzi nai ditut, eta uzten ditut Satanasen obrak, edo bekatuak eta bekaturako bideak. Zoazte nigandik urrutira, adiskidetasun gaiztoak, etxe anima galgarriak, eta lagun dongeen bildura. Hau da, Bataioko egunean eman nizun bigarren hitza, eta hau bera berriro ematen dizun gaur ere. Abrenuntio.

        Gaurdanik betiko utzi nai ditut, eta uzten ditut Satanasen arrotasun eta zorakeriak, dala jantzian, janean, edanean, eta beste gastuetan, dala atsegiñ eta jolasetan. Hau da, Bataioko egunean, nik eman nizun hirugarren hitza, eta hau bera berriro ematen dizut benaz eta biotz guzitik. Abrenuntio. Lagun zaizkizkit arren, eta indazu zure lagunz ugaria agindu dizudana leialki egiteko.

 

Arritu zaite, Jaungoiko gizon
Jesus maitagarria zugana
etortzeko dagoala, oroiturik

        Eta oraiñ, nere anima, Nor ote da gaur zugana etortzeko dagoana? Gauz arrigarria! Errege guzien Erregea, Aita Santu guzien Aita Santua, Trinidadeko bigarren Persona, gugatik gizon egin zana, eta gurutzean bizitza eman zuana bera. Hau guzia gutxi bazan bezala, guri onginaiez jarri nai izan zuan Aldareko Sakramentuan, eta jartzen da Konsagrazioko hitzak Apaizak esaten dituanean: eta gaur Sakramentu miragarri onetan zure biotzera etorri nai du zuri bere ondasunak, eta bera dan guzia emateko. Nere anima, nondik zuri onenbeste mesede eta ondasun? Arritzen eta izutzen naiz, nere Jesus ona, Zu nere biotzera etortzeko zaudela gogoratzean; ez da alabaña nere biotz eskergabe hau zurediñako tokia; baña izutzen ere naiz denbora berean zure hitz oek aditzean: Ezpadezue gizonaren Semearen gorputza jaten eta odola edaten, ez dezue iritsiko betiko bizitza doatsua.

        Zer egiñ al dezaket bada onenbeste beldurren artean, nere Jesus ona? Aitortzen det, ez naiza ni Zu nere biotzera etortzeko diña? Ta Zuk ala ere nigana etorri nai! Egin bedi, nere animaren jabe maitagarria, egin bedi Zuk nai dezuna, baña egizu Zuk lenago Erregeak, etxeren batera dijoazenean, egiñ oi duena. Aurretik bidaltzen ditue oek, etxea apaintzeko bear diran gauzak. Bidalitzazu bada Zuk ere Errege guzien Erregea, nere animako etxe arlote onetara Zu ongi artzeko bear diran apaindurak, edo Zeruko grazia, doai eta birtuteak. Esazu hitz bat, eta egiña geratuko da guzia. Atoz; nere Salbatzallea; egin zaite nere animaren Jabe. Atoz Jainkoaren Bildots bekatuak kentzen dituzuna, senda ezazu nere anima, bekatuen zauriz betea. Atoz Zeruko su animen Berotzallea, zure amoriozko garrarekin aiena itzatzu nigandik bekatuaren kutsuak, eta onerako epeldasunak.

 

Komunio Santua artu baño lenebeago:
esan dezakezu biotzez

        Sinisten det, Jesus maitagarria, Sakramentu orretan zaudela egiaz. Hau da nere gorputza, esan zenduan Zuk Sakramentu miragarri hori egin zenduan arratsean. iEta nork ez du sinistuko Zuk esandako gauza? Adoratzen zaitut, nere Jaungoikoa, nere Errege eta Salbatzallea.

 

aurrekoa hurrengoa