 |
AMASEI GARREN ERAKUSALDIA
Akusatzen edo zere burua salatzen asitzen zeranean, nola hau ongi egingo dezun.
G: Akusatzen asi baño len esan eta egin bear dezuna aditu degu: esazu orain nola akusatuko zeran? E: Umilki, egiaz eta osotoro aitortzen dituala nere utsegite ta bekatuak, eta hau erakusten da hirugarren partean. G: Aditu det, akusatzeko denboran kontuz utzi bear dirala Konfesioko Sakramentuari ongi ez dagozkan hitzak: zein dira oek? E: Lenbizia, hitz eta hipui alferrak. Bigarrena, hitz loiak. Hirugarrena, besteren izen ona edo fama gutxitzen eta beztutzen duenak. G: Zer hitz dira alferren izena eman diezun horiek? E: Hitz alferrak dira esatea: Akusatzen naiz nere Jangoikoa bear bezala ez amatuaz; akusatzen naiz eriotzako orduan etsaiak akusatuko nauan guziaz; alferrak dira bekatua esateko nastutzen diran hipui edo kontuak, baldin luzagarri oek gabe adirazi baditeke egindako utsegitea. G: Zer hitz dira loien edo zikiñen izena emen diezunak? E: Hitz loiak edo zikinak dira aragien izenak; eta beragatik seigarren Mandamentuaren kontrako bekatuak aitortu bear dira al dan onestidade guziarekin, bekatua ezagutzeko diña baizik esaten ez dala. G: Zer hitz dira besteren izen ona edo fama gutxitzen eta beztutzen duenak? E: Onelakuak izan ditezke, baldin bekatariak, akusatzen danean, izendatzen badu bekatuan lagun izan duana, edo Senarrak Emaztearen eta Emazteak Senarraren bekatuak kontatzen baditu.
|
 |