www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMARGARREN
ERAKUSALDIA

 

Bekatutik aldegiteko gauza bearra da
animaren lenengo etsaia,
edo Demonioa garaitzea.

 

        Aldegizu bekatutik: hau da bizitz onean azkeneraño irauteko, eta betiko bizitza doatsua iristeko bear dan lenengo gauza. Aurreko Erakusaldietan ukitu dira lan hau ongi egiteko zenbait bide guziz egokiak eta bearrak. Orain begiratu bear dezu, nere anima, zeiñ gauza bearra dan zure lenengo etsaia garaitzea.

        Animaren etsaietatik lenengoa, eta guzien erregea da Demonioa. Hau da bere antustez edo Soberbiaz Munduaren asieratik Jainkuaren kontra altxa zan Aingeru gaiztoa, eta Zerutik betiko su eta garren artera amildu zana. Deitzen zaio era askotara; batzuetan Demonioa, besteetan Deabrua; batzuetan Satanas; besteetan Luzifer; batzuetan Anziñako Sugea, zeren Sugearen aotik hitzegin, eta bere losentxakin engañatu zuan Eba; besteetan gezurraren Aita edo Gurasoa, zeren gezurrez bekatuan amilderazo zituan lenbiziko gurasoak. Etsai galgarri onek bere mendean ditu beste ezin kunta al adiña Aingeru gaisto, antustean jarraitu zioenak, eta oez baliatzen da animai bazter guzietan gerra egiteko. Jesu-Kristok bere eriotzarekin garaitu zuan artean andia izan zan etsai galgarri onen eskua eta agintea; bada Munduaren bazter guzietan, edo beintzat geienetan, aienatu zuan Jainko egiazkoaren ezaguera, eta Jainkoaren lekuan bera adoratu zuen jenderik geienak. Baña Jesu-Kristok garaitu zuan gurutzean, eta geratu zan Katean dagoan Zakurra bezala. Ari diteke zaunkaz onelako Zakurra, baña ez dio utsikirik egingo beraren ortzetara dijuanari baizik. Hau bera gertatzen da etsai izugarri onekin; egin dezake zaunka, edo bere losentxakin eta gogorazio txarrakin eman dezake bekaturako bidea, baña ez dio iñori utsikirik egingo, bere naiez aren lazoetan nastutzen danari baizik. Ala ere animak engañatzeko baditu milla tranpa eta lazo, eta oetan ez erortzeko ernai bizi bear dezu. Zure inguruan dabil beti gau ta egun; zaitzen zaitu lagun artean, eta bakarrik zaudenean; jaiean eta astean, jatean eta edatean, lotarakoan eta esnatzean: ezagutzen du, zeiñ dan zure saiets argalena, eta zeiñ zure griña nagusia, edo zugan geiena agintzen duana, eta andik asiko zatzu gutxika, eta urrutitik lazora deitzen. Ernai bazaude ezkutatuko da, eta zabartua bazaude, erasoko dizu alde guzietatik. Hau da, nere anima, zuk garaitu bear dezun lenengo etsaia. Garaitzen da hau orazioz eta umiltasunez. Orazioz, Jaunari deitzen diozula estutasun guzietan, Aurrak bere Amari deitzen dien eran. Umiltasunez, ezagutzen dezula, etzerala zerez gai etsai hau garaitzeko, eta zure uste guzia ipintzen dezula Jaunagan. Jangoikoa gure alde bada, nor da gure kontra? Ez degiozula deitu etsaiari askok egiten duan bezala: Sarritan ezan ezazu biotzetik Jesus, Maria ta Jose, batez ere estutzen bazaitu tentazioak, eta iges egingo du etsaiak.

 

aurrekoa hurrengoa