 |
AMASEIGARREN ERAKUSALDIA
Nola enzun bear dan Meza, eta zein dan modurik errazena.
G: Nola enzun bear dezu Meza Santua? E: Ongi oartua, eta errespeto edo begiramentu andiarekin nagoala. G: Zeiñ ote da Meza enzuteko modurik errazena? E: Batzuei agradatzen zate modu bat, besteai beste bat, baña guzien arrean errazena dirudi, batez ere ezjakiñentzat, Jesusen neke-oñazeak ongi gogoan erabiltzea; eta hau frutuarekin egiteko lagun dezake laugarren Partean ipintzen dan Mezaren enzunbideak.
|
 |