 |
AMALAUGARREN ERAKUSALDIA
Mezaren Sakrifizio miragarriaren gañean.
G: Komunioko Sakramentua denbora berean omen da Jesu-Kristoren Legeko Sakrifizio guziz arrigarria? E: Bai, jauna: ala erakusten digu gure fede Santak, eta sinisten degu Katoliko guziok. G: Zergatik da Sakramentu? E: Zeren ogiaren eta ardoaren anz eta idurien azpian dagoan Jesu-Kristo gure animen janari ta edari izateko. G: Zergatik da Sakrifizio? E: Zeren dan Trinidade txit Santari Aldarean eskeintzen zaion doai eta ofrenda guziz eder eta onragarria. G: Nola deritza Sakrifizio oni? E: Meza. G: Nori eskeinzen zaio Meza? E: Jainkoari bakarrik. G: Nola bada Meza batzuek dira Birgrita txit Santarenak, besteak Apostoluenak, besteak Aingeruenak, edo beste Santuren batzuenak? E: Ez zeren Meza oek Santuai eskeintzen zaizten, baizik zeen oen oroipena egiten eta gure bitarteko Jaunari ipintzen zaizkan. G: Zer ezkeintzen zaio Jaungoikoari Mezako Sakrifizioan? E: Jesu-Kristo Jaungoiko eta gizon egiazkoa bera ogiaren eta ardoaren idurien azpian. G: Beraz bat dira Mezako Sakrifizioa, eta Jesu-Kristok gurutzean eskeñi zuana? E: Bai, Jauna bat dira eskeintzen dan gauzaren aldetik, baña ez eskeintzeko eran. G: Nola hori? E: Zeren gurutzekoa eskeñi zuan Jesu-Kristok, ixuriaz zuan odola, baña Mezakoa eskeintzen da odolik ixuri gabe. G: Mezako Sakrifizioa ote da Gurutzekoaren Anza eta oroipena? E: Bai Jauna; eta ipiñi zuan Jesu-Kristok, adirazteko guri, gure amorioa gurutzean eskeñi zuan Sakrifizioa; eta onen oroipenak iraun zezan Munduak dirauen artean. G: Nori eman zion Jesu-Kristok Sakrifizio hau egiteko; ta eskeintzeko eskua? E: Apostoluai eta oen ondorengo Apaizai bakarrik.
|
 |