www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMALAUGARREN
ERAKUSALDIA

 

Bekatutik aldegiteko gauza bearra da
berenez bekatu ez diran gauzen gurak ere,
dagoten neurri eta muga-barrunbean
loturik idukitzea.

 

        Gaitzerako gura eta griñaz gañera badira, nere anima, beste gura eta deseo batzuek, berenez bekatu ez diran gauzen gose eta egarri geiegi bat ekarri oi duenak. Eztakit oek, edo gaitzerako griñak bekaturako perill geiago dakarten Bekatura argiro zaramatzian gura eta naikuntza erraz ezagutzen dezu, eta ala nai izatera, garaitzeko neurriak artzen dituzu; baña, berez bekatu ez dan gauzaren gurari erraz barkatzen zaio: badijoa aziaz, eta mallaz malla eramango zaitu bekatu askotan erortzeko perill urkora. Asiko da zure gogo eta biotza gura hari itsasten; oarkabean bezala osotoro itsatsia geratuko da; eta sasoi onetara iristen danean, perill urkoan zaude era eta tranzea datorrenean, Jaunaren Legea ausitzeko. Begira ezperen egun oro gertatzen danari. Urlia onra-zalea da, eta onra nai izatea, bakoitzak bere mallan eta dagokan eran, ezta bekatu; ala ere askorentzat da bekatu askotan erortzeko perill urkoa gura hau, zeren oni itsatsia daukeen biotza; eta norbaitek ukitzen baditu alde onetatik, erori oi dira gorrotoaren eta erausi pisuen bekatuetan. Sandia da ondasunzalea; ondasunak nai izatea bide onez, eta bere mallan ongi igarotzeko, ez da bekatu. Ala ere griña onetan askok ipintzen due biotza, eta nastutzen dira ezin konta al adiña bekatutan. Berendia arkitzen da ezkontzeko asmoakin, eta onik agertzen bada; eta ezkondu nai izatea, Jainkoak eta Eliz Ama Santak nai duen bezala, ez da bekatu. Ala ere ainbesterañokoa da askoren ezkondu nai hau, non amilderazten dituan asko, bekatutan. Hau bera gertatzen da, apainduretan eta beste munduko gauzetan biotza ipintzen bada.

        Nere anima: zure Jaun eta Jabea bat bakarra da; hau da zure Jaungoiroa. Berak egin zinduan ezerezetik, eta berak erosi zinduan, gizon egin, eta gurutzean bizitza emanik. Ez du nai beragen baizik zuk zure biotza ipintzea. Amatuko dezu, dio, nire Jaun eta Jaungoikoa zure biotz guziaz; beraz ez dezu emengo onra, ondatun eta atsegin-kontentuetan ipiñi bear: eta hau gerta ez dakizun, zure gura eta deseoak eskura bear dituzu, edo lotu dagoten neurri eta muga barrunbean. Hitz batean, bekatu ez diran gauzaz beraz ere baliatu bear dezu, Jaungoikoa biotz osoz amatzeko laguntza diran bezanbat. Argatik dio S. Paulok: Emazteak dituenak, bizi bitez, ezpalitue bezala: negar egiten duenak egiten ezpalue bezala: atsegin-kontentuz bizi diranak, atsegiñik ezpalue bezala: erosturak egiten dituenak, erositako gauzen jabe ezpalira bezala. Esan nai du, Jainkoaz osteronzeko gauzetan ez dala biotza ipiñi bear, eta oen gura eta desoak ukatu eta ezi bear dituzula. Hau ez egitera amilderazoko zaitue bekatu askotan.

 

aurrekoa hurrengoa