www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN
ERAKUSALDIA

 

Komunio ondoan nork-erenai
egin bear lukeana.

 

        Erakusleak. Bigarren Partearen amargarren Erakusaldian esan zenduan Komunio ondoan zer egin bear dan. Artu dezu zuk orain Jaun andia; zoaz bada toki egoki batera eta egizu obraz orduan hitzez esana.

        Nor, norgana, eta zertako etorri zatzun Komunio Santuan. Nere anima, artu dezu Komunio Santua, Aingeruen ogia ta Zeruko mana. Esnazaite bada, eta fedearen begiakin begira, Nor dan Komunioan etorri zatzuna? Norgana eta zertako etorri dan? Nor ote da ogi pixka baten idurian etorri zatzun hau? Hau da zu ezerezetik egin zinduan, Jauna bera, eta egin zinduana bera ezagutzeko, amatzeko, eta betikotasun guzian berarekin batean Zeruan doatsu izateko. Hau da zu Adanen bekatuarekin galdua ikusirik, gizon egin zana, eta gurutzeko eriotzarekin Zerurako grazia ta deretxa zuretzat irabazi zuana bera. Hau zuri bere grazia eta lagunzak emateko Sakramentuak ipiñi zituana, oen artean Komunioko Sakramentua. Nor gana etorri da? Gauz arrigarria! izan zu zeran beziñ eskergabea eta ezereza, eta ala ere zugana etorri da zuganako onginai eta amorioz beterik? Zertako etorri dala, uste dezu? Etorri da zure janari ta edari izateko, ta zuri bere ondasunak, eta bera dan guzia emateko.

 

Miretsi zaite zugana era onetan
Jaun andia etorzeaz

        Nundik, nere anima; nondik zuri onenbeste onasun eta mesede? Arriturik geratu zan Salomon, zeren berak egin zuan Eliz ederrean bizizera Jauna etorri zitzaion. Arriturik geratu zan Santa Isabel, zeren ekustera edo bisitatzera joan zitzaion Jainkoaren Ama. Arritzen da Eliz Ama Santa, zeren Trinidadeko bigarren Persona gizon egin eta bizitu zan Birjiña txit Santaren Sabelean. Nere Anima? eta Jaun Andi hura bera zugana etorri bada, eta zerekin badaukazu, etzera miretsiko? Jesus ona! Zer da gizona, eta zer naiz ni, Zu era onetan nizaz oroitzeko?

 

Egizu Fede, Esperanza ta
Karidadezko afektoak, eta adoraezazu

        O Jesus ona, nere animaren Erosle edo Redentore maitagarria! Sinisten det Zu egiaz arkitzen zerala Aldareko Sakramentuan, eta Sakramentu onetan nigana etorri zerala. Sinisten det Zu ongi artzen Zaituanari ematen diozula Zeruro grazia ta ongi bizitzeko laguntzak: ta gañera agintzen diozula betiko bizitza; eta beragatik Zugan ipintzen det nere uste guzia, zeren Zu zeran Jaungoiko Guzialdun edo Guzia dezakezuna, eta zere hitzetan guziz Leiala. O ontasun guziz miragarria! amatzen zaitut biotz guzitik, eta kure izenean amatzen ditut nere lagun urko guziak, eta oen artean nere etsaiak. Adoratzen zaitut nere Jaungoikoa, nere Erregea, nere Salbatzallea.

 

Emangiozkatzu eskerrak

        Nai nuke nik, nere Jesus ona, egin dizkidatzun mesede guziai, eta orain nigana etortzean egin didazun oni alik ongiena eranzutea; baña aitortzen det, ez naizala gauza, eta gai onetarako ezezik, milla bider gutxiagorako ere. Geiena nik egia dezakedana da, esker umillak ematea. Milla esker bada, nere Ongille andia. Alabatu eta bedeikatu zaitzeela Zeruan eta lurrean diran gauza guziak. Bedeika zaitzeela Zeruko Eguzkiak eta izarrak; lurreko loreak, belarrak eta itsasoko arraiak. Bedeika zaitzeela lurrean bizi diran anima on guziak. Bedeika zaitzeela Zeruko Kerubin jakintsuak, Serafin Jaunaren amorez erazekiak eta Aingeru doatsu guziak. Bedeika zaitzala zure Ama maitagarri Aingeruen eta Santu guzien Erregiñak.

 

Egin giozkatzu zure, eskari,
edo erregu umillak

        Zer uste ez dezaket gaur Zugandik, nere Salbatzallea? Etxe batean sartzen badira lurreko Erregeak, ez oi dira andik irten etxekoai mesederen batzuek egin gabe. Ta izanik Zu Errege guzien Erregea. Zer ez du Zugandik uste izan bear nere anima beartsu onek? Bera dan guzia eman duanak zer ukatu al dezake? Indazu bada, nere Jesus ona, emendik aurrera bekatutik aldegiteko, eta grazian irauteko doaia. Indazu nere griña txarrak, batez ere arako geiena nekatzen nauan hura ezitzeko eta garaitzeko zure laguntza ugaria. Oroi zaite nere aide ta ongilleaz, baña nere etsaiaz ere, ala biziaz, nola hillaz. Gorde ezazu zure Eliza Santa bere etsai guzietatik, baita gure Jaun Erregea ere bere etxeko guziakin.

        Jesusen anima, birtutez bete nazazu. Jesusen biotza, amorez erre nazazu. Jesusen gorputza, salba narazu. Jesusen odola, Zeruko amorioa zora nazazu. Jesusen biotzeko ura, garbi nazazu. Jesusen izerdia, graziaren bizitzaz bete nazazu. Jesusen Pasioa, indartsu egin nazazu. O Jesus ona, adi nazazu. Zure llagen artean gorde nazazu. Zugandik aldegiten ez arren utzi. Etsai galgarriagandik gorde nazazu. Nere eriotzako orduan dei nazazu. Zeregana eraman nazazu. Zere aldean ipiñi nazazu. Zure Santu ta Aingeruakin alaba zaitzadan sekula guzian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa