IRUGARREN ERAKUSALDIA
Konfesio on batek eskatzen dituan gauzak.
G: Zenbat gauza bear dira Konfesio on bat egiteko? E: Bost gauza. G: Zein dira? E: Lenengoa examina; bigarrena dolorea, edo egindako utsegiteen damua. Irugarrena ontzeko edo; aurrera bekaturik ez egiteko asmoa. Laugarrena Konfesioa. Bostgarrena Satisfakzioa. G: Zenbat gauzatara biurtzen dira esan dituzun bost oek? E: Irutara. G: Zein dira? E: Biotzeko damua, aozko Konfesioa ta obrazko satisfakzioa. G: Zergatik bost gausa ark biurtzen dira iru oetara? E: Zeren examina biurtzen dan Konfesio onera; eta ontzeko asmoa egiazko damura. G: Zer izen eman oi zate biotzeko damuari, aozko Konfesioari eta obrazko satisfazioari? E: Penitenziaren iru parteen izena. G: Zergatik ori? E: Zeren iru gauz oek txit bearrak diran Penitenziako Sakramentua osatzeko eta bekatuen barkazioa osotoro iristeko.
|