 |
AMABOSTGARREN ERAKUSALDIA
Konfesatzeko prestatzen zeranean, akusatzen asi baño len egin bear dezuna.
G: Konfesatzera zoazenean, nola jarriko zera? E: Jarriko naiz belauniko umiltasun andiarekin, eta ziñatuko naiz. G: Beraz janzian ta egoeran umiltasun eta modestia andi bat agertu bear dezu? E: Bai, ]auna; orregatik gizonak ez due jarri bear ezpatarekin, ez eta emakumeak ere soñeko arroakin. G: Ongi da besteri bere txanda kendu naiez ibiltzea? E: Ez, Jauna, eta beragatik itxedon bear dio bakoitzak bere txanda edo aldiari. Erakusleak: ongi diozu, baña zarrai eta eritxo daudenai leku egitea, lenbaitlen Konfesa ditezen, ederki dirudian gauza da. G: Besteren bekatua aditzen badezu, hura Konfesioa egiten ari dala, esan ote dezakezu lagun artean? E: Ez, Jauna, baizik ixilik iduki bear det, Konfesoreak iduki bear duan eran. G: Ongi da jakin naiez, Konfesioko gauzak aditzeko moduan jartzea? E: Ez, jauna, ta ongi izan ordean da bekatu andi bat. G: Akusatzen asi baño len zer esango dezu? E: Ni bekataria, edo guzia anziñatik Españan esaten dan bezala, edo beintzat erdiraño: edo Ni bekatariaren lekuan esango det Nere Jesu-Kristo Jauna. G: Akusatzen asitzeko aurrean ongi da egun onak Konfesoreari ematea? E: Ez jauna; absoluzioa artu artean ez da hitzegin bear Konfesioari dagozkan gauzak baizik. G: Asieran esan badezu Ni bekataria erdiraño, edo hitz oetaraño: Nere kulpaz, nere kulpaz, nere kulpa txit andiaz, gañerakoa noiz esango dezu? E: Absoluzioaren aurretik.
|
 |