 |
AMARGARREN ERAKUSALDIA
Asmo eragilleak eskatzen dituan neurri egokien gañean.
Erakusleak. Esan dezu, asmo eragillea dala asmo bat, bekataria esnatzen eta azkarzen duana, aurrera bekaturik ez egiteko neurri egokiak artzera. Ezadazu orain.
G: Zer neurri dira oek? E: Bearrenak sei. G: Zein dira? E: Lenengoa bekaturako bide eta perill urkoak beti-betiko utzitzea. Bigarrena, utzitzea era berean, besteri bekaturako bidea ematen dioen izketa eta modu gaizto guziak. Hirugarrena, lagun urkoari bere honran, izen onean edo beste ondasunetan egindako kalteak desegitea eta gauza bere jabeari biurtzea lenbaitlen. Laugarrena, bekaturen batean erorzeko oitura izan bada, au eskuratzeko eta ezitzeko benaz saiatzea: Eta argaltasunez irristatzea gertatzen bada, lenbaitlen altxatzeko alegiña egitea Sakramentuen sendagaiak artuaz. Bostgarrena, bakoitzaren estadu, bizimodu eta karguari dagozkan eginbideai arretaz erantzutea. Seigarrena, ezagutzea ez gerala gauza edo gai gerenez, eta Jaunaren grazia ta lagunza gabe neurri oek artzeko, ezeta Jesus bat esateko ere: eta grazia hau kontuz billatzea, dala Jaun berari umilki eskatuaz, eta sarritan Sakramentuak artuaz, dala Birjiña txit santa bekatarien Ama gozoa Bitarteko ipiñiaz. G: Konfesatzera datozen guziak ote dakarte esan dezun bezalako asmoa? E: Ez Jauna; omen dira alabaña bekatari asko asmoaren iduri utsarekin datozenak.
|
 |