www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BOSTGARREN
ERAKUSALDIA

 

        Erakusleak. Bigarren Partearen amairugarren Erakusaldian esan zenduan, lenbiziko Komunioa egin bear duen Aurrak berritu oi dituela zenbait lekutan arterañoko Konfesioak zeren Aur denborako Konfesioak egiñ oi diran nolanai, edo ardura gutxirekin. Hau bera gertatu zatzu zuri ere, eta egin dezu examina. Parte onen bigarren Erakusaldian ekusi degun eran oraindañoko Konfesioak berritzeko asmoarekin. Dakuskun nola akusatzen zeran.

 

Aurtasunetik oraindañoko bekatuen
aitormena edo konfesioa,
lenekoak gaiztoak izan diranean.

        Ni bekataria konfesatzen naitzaio &. beste konfesioan bezala. Jauna, ditut onenbeste urte, eta lenengo Konfesioa egin nuanean, nituan ainbeste. Arreizkero konfesatu naiz urtean onenbeste bider. Aur denboran gertatu zitzatan onelako gaiztakeria, eta lenengo Konfesioan, edo geroxeago utzi nuan lotsaz konfesatu gabe, (edo ez nuan ezertan artu, baña ezagutzen nuan ona izango etzala egin nuan gaistakeria hura). Gerozko Konfesioetan oartzen nintzan (edo ez nintzan) bekatu artzaz. Beste askotanere utzi ditut (edo ez ditut) bekatuak lutsaz konfesatu gabe. Egiten nituan Konfesoreak ematen zizkidan penitenziak, (edo egin gabe) utzi nituan onenbeste bider onelako edo alako penitenzia.

        1. Lenengo Mandamentuan. Aurtasunetik izan naiz zabarra Dotriñara etortzeko, Fede, Esperanza eta Karidadezko afektoak egiteko, eta lenbiziko Komuniorako prestatzen asi nitzan artean, ezertan artzen ez nituan gauz oek (besteak esango du besterik, eta bakoitzak esan bear du igaro zaiona igaro zaion bezala).

        2. Bigarren Mandamentuan, eta era berean besteetan esango ditut egin ditudan bekatuak, dala pensamentuz, dala hitzez, dala obraz. Ezin gogora bazat, zenbat bider gutxi gorabera utsegin dedan, kontu aterako det, zenbat denboran izan dedan oitura edo erraztasuna bekatu onetan edo artan erortzeko, eta astean edo illean zenbat bider erortzen nintzan gutxi gora bera.

        Konfesioa bukatzen dedanean, egingo det beste Konfesioaren bukaeran esan dana bera. Erakusleak. Ongi esan dezu; baña orain gogoan arrezazu gauza bat. Baldin leneko Konfesioak berritu nai badituzu, ez gaiztoak izan diralako; baizik borondatez, orduan ongiena izango da, aurrena konfesatzea azkeneko konfesiotik oraindañoko bekatuak, eta gero berritzea berritu nai dituzunak.

 

aurrekoa hurrengoa