 |
AMAIRUGARREN ERAKUSALDIA
Noiz egin bear dan lenbiziko Komunioa.
G: Noiz egin bear due Aurrak lenbiziko Komunioa? E: Komunioko Sakramentuaren ta Sakramentu berak dakartzian ondasunen ezaguera ta gustua igerritzen zatenean. G: Noiz azaldu edo agertu oi da Aurretan ezaguera ta gusto hau? G: Amar urteetatik amalauren bitartean, geienean beintzat. G: Zer bear da lenbiziko Komunio hau
Aurrak ongi egiteko? E: Hiru gaura, baraurik, eta Jaunaren grazian egoteaz gañera. G: Zeiñ dira? E: Lenengoa. Dotrinaren lau parteak ongi jakitea. Bigarrena, konfesioko ta Komunioko Sakramentuari dagozten gauzak ere jakitea. Hirugarrena, ongi konfesatzeko eta komulgatzeko bear dan prestaera nola egiñ ikastea. G: Zergatik hori? E: Zeren prestaera hau ikasten ez duan aurra konfesio ta komunio gaiztoak egiteko perillean biziko dan. G: Pazkoaz, edozeiñ egunez egin bear due aurrak lenbiziko Komunika? E: Hori erabaki bear du animen Arzaiak. G: Lenbiziko Komunioa egiteko, berritu bear ote dira arterañoko Konfesioak? E: Ez, jauna, ongi egiñak badira, baña nola aur denborako Konfesioak egin oi diran nolanai, eta ardura gitxirekin, berritu oi ditue leku batzuetan lenbiziko Komuniorako. Erakusleak. Ongi diozu: eta Konfesioak ezezik, bataioan emandako hitzak ere berritzen ditue.
|
 |