www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN
ERAKUSALDIA

 

Jokoaren gañean.

 

        Jokoa, ezpada debekatuetakoa, eta egiten bada bere denboran eta neurrian, ona da dio S. Franzisko Salesek. Baña zer gertatzen da? Badabill gazte ariña batetik bestera biltzen da beiñ ta berriz, ta askotan jokalariakin: asitzen da jokoari ederretsitzen, eta azkenean geratzen da jokorako guziz etziña, makurtua ta itsutua. Jokoaren eta jokorako itsumenaren gaiñan hitz bi esan nai dizkitzut, nere gazte Euskalduna. Oxala ipiñi al baneza itsumen hau zure begien aurrean dan bezalakoa, ta dan bezaiñ animen, etxeen eta errien galgarria! Oxala huskaldunen erri guzietan argiro adirazi al balitez jokorako jaiera eragabekoak dakartzian bekatu ta ondoren izugarriak! Etsaiaren sare ta bixka onetan erori etzaitezen, adiraziko dizut, benik beiñ, zer bear dan bekaturik gabe jokatzeko. Adiraziko dizut urrena, ezin konta al bekatu ta ondoren negargarri dakartziala jokorako itsumenak. Asi gaitezen bertatik.

        Jokoaren izenez emen aditzen da jokatzea, ez nolanai, baizik ipintzen dala zerbait irabazlearentzat. Zer ote da bekaturik gabe hau egiteko bear dana? Ara zer.

        1. Lenengo lekuan bear dan gauza da, ez jokatzea joko debekatuan; badira alabaña jokoen artean batzuek debekatuak ez daudenak, eta oetatik dira pillota, saltoa, bolak, trukoak, baita zenbait kartajoko ere. Badira beste joko batzuek, berenez gaistoak ez izan arren, ekarri oi dituen kalteak gatik debekatu diranak, eta onelakoak dira suertezko edo fortunazko joko guziak. Ansiñatik debekatu zituan Elizak onelako jokoak, eta hau bera egin zuen Españako gure Jaun Errekeak; baña ez dira kontentatu Errege berak onenbesterekin, baizik debekatu ditue jokoaren bidez gertatzen ziran, asko gauza. Debekatu ditue osotoro trabesak, dana dala jokoa. Debekatu due Legeak diona baño geiago jokoan ipintzea. Debekatu due geroko jokatzea. Debekatu due dirua ez beste gauzarik jokatzea. Debekatu due langilleak, eta alogeran edo jornalean dabiltzanak jokoan aritzea astegunetan, goizeko seietatik amabien, eta aratsaldeko ordu bietatik arratseko zortzien bitartean. Debekatu due azkenik jokoan aritzea edaria saltzen dan lekuan, baita etxetan jokalariai jokorako tokia ematea ere. Ona zenbat gauza debekatu dituen gure Jaun Erregeak jokoan gañean. Emendik atera ezazu, garbiro ta bekaturik gabe jokatu nai duanak ez dituala sutsi bear aginte oek, beintzat gai andian. Diot hau, zeren gizon jakintsuen iritzian eta onelako Legeak ez dieza gauza txikiai begiratzen. Orregatik ez da bekatutzat ematen emakumeak bateko ezpatara edo urrera ardita jokatzea, edo beste jokoren batean trabes txiki bat egitea.

        2. Bekaturik gabe jokatzeko bear dan bigarren gauza da, jokoan ez ipintzea nai dezuna egiteko eskua dezun gauza baizik. Emendik eziñ joka dezake gurasoen mendean bizi danak oen baimenaren neurrian baizik, eta alakoakin jokatzen duenak ez due berendutzen irabazia, baldin galzalleak igarotzen badira gurasoen baimenaren, edo beintzat dagoten neuriaz kanpora. Era berean, ezin jokoan ipiñi diteke ostutako gauzarik, ez eta limosnak edo beste obra onak egiteko utzi dizuena ere.

        3. Hirugarrena, ezin da iñor jokorako bortxatu, ez kuturtu bear gezurrez, hitz gaiztoz eta engañioz, askok egiñ oi duen bezala.

        4. Laugarrena, ez da tranparik egin bear jokoko legen kontra. Gisa onetako tranpa da tantoak ostutzea, kartak ixillik markatzea edo siñalatzea, gañetik begira daudenakin keñuz elkar aditzea, eta besteak duan jokoa onela jakitea. Era onetako tranpakin irabazten duanak biurtu bear du irabazia, baita tranparik egin espalitz besteak irabaziko zuana ere.

        5. Bostgarrena, ez da jokatu bear, baldin jokatzea bekaturako bidea bada zuretzat edo bestearenzat, egin dezagun kontu birauak botatzeko, juramentuak nolanai egiteko, pakea galtzeko, etxekoak naigabez erkiturik ipintzeko, umeai aziera txarra emateko, dagoten bezalako dote, eta irteera gabe utzitzeko, zorrak beren oñean idukitzeko, edo beste eginbide edo obligazioren bati ez eranzuteko. Emendik ezagutu dezakezu, nere Euskaldun ona gutxi izango dirala jokalarien artean bekaturako bide urko eta perill andian bizi ez diranak.

        6. Seigarrena, jokoan ez da ipiñi bear diru asko; jokoa alabaña asmatu zan atsegin artzeko ta barruna alaitzeko, utzirik beste kezkak alde bat; eta diru asko jokatzen bada ez du alaitzen jokalaria, baizik alaitu ordean kezkaz betetzen du.

        7. Zazpigarrena, ez da igaro bear jokoan denbora luzea; bestela ez da izango atsegiñ artzea, baizik nekatzea, dio S. Franzisko Salesek.

        8. Zortzigarrena, bekaturik batere gabe jokatzeko, artu bear da asmo edo intenzio garbia. Onelako asmoetatik bat da jokatzea batek bere burua alaitzeko, gero bere lan eta egitekoai obeto ekin degien.

        9. Azkenean, kontu, dio S. Franzisko Salesek, zure gogo ta biotza ez ipintzeaz jokoan. Santuak diona zuk ez egitera, gutxika eroriaz joango zera jokorako gura itsu batean, eta gero nortaki zemhat utsegite ta bekatutan amilduko zeran. Baña goazen aurrera, ta dakuskun, nola eziñ konta al diran jokorako itsumenak dakartzian bekatu ta ondoren negargarriak.

        Ez da erraz adiraztea, ez eta ezagutzea ere zenbat bekatu eta ondoren negargarri dakartzian jokorako makurtasun eta itsumenak; baña bai, ezin konta al dirala oek, eta zuk zerorrek ezagutu dezakezu egia hau erri askotan gertatzen danari begiratze utsarekin; zoaz ezperen zerbait diran errietara, eta begira ondo, zer gertatzen dan oraiñ ukitzen degun gaiean. Zer ekusiko dezu? Ekusiko dezu festen eta pillotajokoen aitzakian biltzen dirala batetik eta bestetik jokalariak. Billatzen due neke andi gabe jokorako tokia, eta ari dira Legeak debekatzen duan jokoan gau ta egun. Sarritan estaltzen da maia urrez eta zillarrez, eta bereala ekusten da ezer gabe. Onela diardue jokoan batak bestea mutildu dezan artean. Nor, edozein ote dira jokalari oek? Batzuek dira zorra zorraren gaiñ egiñ, eta oei eziñ eranzun diezanak; besteak bearbada errietako kargudunak; batzuek gazteak, besteak zarrak. Ekusiko dezu, pillota-jokoa edo idiapustua danean ugari egiten dirala trabesak, Legez debekatuak badaude ere. Ekusiku dezu pillota jokoetan, eta legeak debekatzen ez dituan beste edozeiñetan ipintzen dala ixilik, eta guziak dakiela dirua, Legeak siñalatzen duanaz kanpora. Ekusiko dituzu edaria saltzen dan lekuetan jokoan diarduela ez gutxik; eta era berean astegunetan langilleak eta beren nekearekin bizi bear duenak, legeak debekatzen duan denboran. Ekusiko dezu, nola gurasoen mendean bizi diranetatik asko dabiltzan erriz erri eta festaz festa jokoan, eta erakerietan. Alferrak dira gurasoen ongiesan guziak, onelako gazte jokalariai galerazteko ibillera txar oek. aurrera dijoaz beren griña txarrak daramatzian tokietara, eta billatzen duena, edo gurasoai ostutzen diezena ondatzen due edanean, jokoan eta gaiztakerietan. Ekusiko dezu, nola igesi dabilzan jokalariak. Meza nagusietatik, errosario eta dotrinetatik. Ekusiko dezu jokorako itsumen txar onetatik jaiotzen dirala lagun arteko pakearen galtzea, gorrotoa, iskanbilla, borroka, buruak autsitzea, eriotzak, eta onraz agertzen ziran etxeak ezerezera biurtzea. Nai dezu oraindik geiago ekusi? Zoaz bada karzeletara eta gazteluetara, eta an ekusiku dituzu asko burniz beteak, zeren jokoari eta gero lapurretari ederretsi zioen. Zoaz urkamendietara, galde ezazu, nor zinzilika jarri oi diran an? Erauzungo dizue, aratzen diran geienak dirala jokalariak, berea griña txarra ez uzteagatik lapurreta ta eriotzak egin zituenak. Esangidazu orain, nere Euskaldun ona, esangidazu arren: hau guzia onela bada, dan bezala, ez dira ezin konta al jokorako itsumenak dakartzian bekatu ta ondoren negargarriak? Bai egiaz, bai.

        Nai dezu zuk, gazte Euskalduna, kalte izugarri oetatik aldegin? Egizu bada kontuz oraiñ esango dizudana. Lenbizia: aldegizu joko debekatuetatik, baita trabesak egitetik ere. Ez dizut esan nai fortunazko jokoetan gauza pixka bat ipintzea, edo beste jokoetan trabes txiki bat egitea dala utsegite andi bat, baizik aditzera eman nai dizut, etzaitezela oitu gauz oetara, txikitik andira igaro etzaitezen. Bigarrena, debekaturik ez dauden jokoetan ere, egin dezagun kontu, pillota jokoan, ez ipiñi diru asko, baizik atsegiñ artzeko diña bakarrik. Hirugarrena, ez ipiñi zure biotza jokoan, baizik atsegiñ arrezazu neurri ta modu onean, gero obeko egiteko dagozkitzun lanak. Laugarrena, ez jokatu jai egunetan Meza nagusi, errosario ta dotrinako denboran. Azkenean aldegizu jokalari gaiztoetatik, nola diran biraugilleak eta pakea galtzeko bidea eman oi duenak, eta oitu zaite ordu onean etxeratzera. Era onetan aldegingo dezu jokoak dakartzian utsegite, andietatik bederik. Gure errietan jokorik egokienak mutillentzat dira pillota, balenka, bola edo birlak eta saltoa, baña onena pillota: ojala utziaz ezpalijoaz mutillak joko hau! Neskatxak igaro dezakee jai arratsaldeetako denbora, Dotrina esaten, edo euskerazko libururen bat irakurtzen eta irakurtzen dana enzuten; eta ondoren joka dezakee kartetan. Baña neskatxak jokatu bear due neskatxakin, eta errespetoko andreren bat berekin duela; bestela jokorik onenak ere erraz gaiztotuko dira.

 

aurrekoa hurrengoa