 |
ZORTZIGARREN ERAKUSALDIA
Zeiñ bekatu izugarria dan Komunio gaiztoa, eta zer bear dan bekatu onetan ez erortzeko.
Esan dituzu Komunioko Sakramentuak dakartzian ondasun miragarriak: esangidazu: G: Guziak artzen ditue, komulgatzen diranean, ondasun oek? E: Ez, Jauna, zeren asko diran Komunio gaiztoak egiten dituenak. G: Zer bekatu da Komunio gaiztoa? E: Sakrilejio guziz izugarria. G: Zergatik hori? E: Zeren Judasen eran saltzen duan Jesus Jainko biziaren Semea, eta beregan danez berriro ipintzen duan gurutzeko neke-oñazeen artean; orregatik jaten eta edaten du, Paulok dionez, bere betiko galera. G: Komunio gaiztoa ez egiteko zer bear da? E: Hiru gauza; lenengoa zer, eta nolako prestaerarekin artu bear dan jakitea. Bigarrena, Jaunaren grazian egotea. Hirugarrena, barau naturalean, edo gau erdia ezkero ezer ere jan eta edan gabe egotea. G: Onezko damu edo Kontriziorekin Jaunaren grazian jartzen bada bekataria, komulgatu ote diteke? E: Konfesio gabe ez, Jauna. G: Hiltzeko perillean Sakramentu hau artzen duanak Biatikoaren eran, artu ote dezake baraurik egon ez arren? E: Bai, Jauna. G: Esan dituzun hiru gauz oek asko ote dira Komunioko Sakramentuaren ondasunak arzeko? E: Asko dira, gizon jakintsuen iritzian, Sakramentuaren ondasunetatik zerbait artzeko, baña ez ugari artzeko..
|
 |