www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN
ERAKUSALDIA

 

Zertako ipiñi zuan Jesu-Kristok Konfesioko
Sakramentua eta zer ondasunak dakarzian.

 

        G: Zertako ipiñi zuan Jesu-Kristok Konfesioko Sakramentua? E: Bataioa ezkero ekindako bekatuak barkatzeko. G: Zer ondasun dakarzi barkazio onekin batean? E: Ondasun andiak eta asko. G: Zein dira? E: Lenbizia, barkatzen du bekatuai zegoten betiko pena, eta aldatzen du, emen edo purgatorioan denboraz bukatuko dan penan. Bigarrena, biurtzen dio animari, bekatuarekin galdu zuan graziaren apaindura ta soñeko ederra birtute ta doai askorekin. Irugarrena, berriro egiten du Jainkoaren hume ta adiskide, Jesu-Kristoren senide, Espiritu Santuaren bizileku edo Eliza eta Zeruaren jabegai. Laugarrena, ematen ditu bekatutik aldegiteko eta bizitz onean irauteko Zeruko lagunzak. Bostgarrena, ematen du askotan animako pakea ta sosegu gozo bat. Seigarrena, piztutzen ditu, bekatuarekin illak geratu ziran obra on, edo Zerurako irabaziak. G: Konfesatzen diran bekatari guziak artzen ote ditue ondasun oek? E: Ez, Jauna, baizik Konfesio ona egiten duenak.

 

aurrekoa hurrengoa