www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIGARREN
ERAKUSALDIA

 

Zer dan Konfesio onak eskatzen duan
hirugarren gauza.

 

        G: Konfesio on bat egiteko bear dan irugarren gauza zein da? E: Ontzeko, edo aurrera bekaturik ez egiteko asmoa. G: Nolako asmoa ote da asmo au? L. Lenbizia, asmo oso eta sendoa. Bigarrena, bekatu guzietara, larrietara beintzat, zabaltzen dana. Hirugarrena, asmo eragillea. G: Zer aditzen dezu diozunean: asmo oso eta sendoa? E: Aditzen det asmo biotz guzitik jaioa, eta alako sasoian ipintzen duana bekataria, non prest jartzen dan ezergatik ere aurrera bekaturik ez egiteko, ez eta bizitzagatik edo eriotzagatik ere. G: Zer aditzen dezu diozunean: bekatu guzietara, larrietara beintzat, zabalzen dana? E: Aditzen det, Konfesio ona egiteko ez dala asko bekatu au edo ura ez egiteko asmoa, baizik bear dala bekatu, larririk beintzat, batere beiñere ez egitekoa. G: Asko ote da bekatu larririk beñere ez egiteko asmoa, bekatu benialik baizik egin ez duana, konfesatzen danean? E: Ez, Jauna. G: Zeregin bear du bada onelako bekatariak, Konfesioko Sakramentuaren ondasunak ez galtzeko? E: Artu bear du asmo osoa bekatu larririk ez egiteko, beiñere, ezeta Konfesatu dituan, benialak ere, batez ere au edo ura. Orregatik onena da gutxitan egindako bekatu benial andiskoteren bat aitortzea, larririk ez danean. G: Zergatik hori? E: Zeren errazago sortzen dan gutxitan egin oi dan bekatuan ez erortzeko asmoa. G: Zer aditzen dezu diozunean: asmo eragillea? E: Aditzen det asmo bat, bekataria esnatzen eta azkartzen duana, aurrera bekaturik ez egiteko neurri egokiak artzera.

 

aurrekoa hurrengoa