www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN
ERAKUSALDIA

 

Zer dan Konfesio onak eskatzen duan
bigarren gauza, ta onek bear dituan doaiak.

 

        G: Konfesio on bat egiteko bear dan bigarren gauza zein da? E: Dolorea, edo egindako utsegiteen damua. G: Zer doai edo kondizio eskatzen ditu damu onek? E: Lau doai edo kondizio. G: Zein dira? E: Lenengoa, Zerutikakoa, edo sobrenaturala izatea. Bigarrena, barrendik, edo biotzetik jaioa izatea. Irugarrena, bekatu larri edo mortal guzietara zabaltzen dana. Laugarrena, kalte eta gaitz guzien gañetikakoa izatea. G: Zer aditzen dezu Zerutikako damuaren izenez? E: Aditzen det, damu au dala Espiritu Santuaren lagunza eta graziarekin sortzen dana. Aditzen det gañera, damu au sortzen dala Fedeak erakusten duan damu bide edo motiboren bategatik. G: Zer aditzen dezu barrendik, edo biotzetik jaiotzen dan damuaren izenez? E: Aditzen det, ez dala asko auaz esatea damu det, Jauna, ezeta bularrari golpe andiak ematea ere, baizik bear dala biotzetik egiaz eta benaz sortzen dan damua. G: Zer aditzen dezu bekatu larri guzietara zabaltzen dan damuarekin? E: Aditzfn det, ez dala asko bekatu larri batzuen damua, baizik bear dala guziena. G: Zer aditzen dezu kalte eta gaitz guzien gañetikako damuaren izenez. E: Alako eran eta añ biotzetik damutu bear zaiola bekatariari, non naiago lukean beste edozein kalte eta gaitz gertatu balitzaio ezen ez bekatuan erortzea.

 

aurrekoa hurrengoa