 |
AMABOSTGARREN ERAKUSALDIA
Zertako eskeintzen zaion Jangoikoari Mezako Sakrifizioa.
G: Zertako eskeintzen zaio Jaungoikoari Mezako Sakrifizioa? E: Bost gauzatarako. G: Zein dira? E: Lenbizia, eman al ditekean onrarik andien eta garaiena Jaungoikoari emateko. Bigarrena, beraren esku ongilleak egin dizkigun ontarte edo mesede guzien eskerrak emateko. Hirugarrena, beraren aserrea palakatzeko, eta gurekin lagun urkoen bekatuen barkazioa iristeko. Laugarrena, gure eta Purgatorioko animen bekatu barkatuai dagozten penak pagatzeko. Bostgarrena, Zerurako bidean bear degun guzia, batez ere bekatutik aldegiteko eta onean irauteko Zeruko laguntza ugariak iristeko. G: Zergatik Mezako Sakrifizioa eskintzea da eman al ditekean onrarik andien eta garaiena Jaungoikoari ematea? E: Zeren eskeintzen zaion bere Seme bakar Jesus Jainko ta gizon egiazkoa, eta ofrenda hau dan neurririk eta mugarik gabe onragarria. G: Nola Sakrifizio onek barkatzen ditu bekatuak? E: Iristen dituala Jaunagandik, bekatutik irteteko bear ditugun Zeruko laguntzak. G: Hau onela izanik, nola geratzen dira asko beren bizitza gaiztoan? E: Zeren baliatzen ez diran bekatutik irteteko Jaunak bidaltzen diezten laguntzaz.
|
 |