www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO
ERAKUSALDIA

 

        Betiko bizitza doatsua iristeko ez da asko lenbiziko Komunioarekin edo beste edozeñekin ongi asitzea, baizik iraun bear da bizitz onean: eta zer onerarako bear dan.

        Jarri zera, Kristaua Jaunaren grazian? Poztu gaitezen egun onetan hau da Jaunaren ontasunak neretzat argitu duan eguna, esan dezakezu. Egun onetan urratu dituzu Ejiptoko kateak; garaitu dezu etsai galgarria, eta igaro zera Jaunaren bendizioetako lurrera. Egun onetan aienatu dituzu bekatua, eta onek berekin dakartzian illuntasun edo tristurak. Egun onetan biurtu zera zure Aita Zerukuagana, Ebanjelioko seme ondatzallearen eran, eta zure Aita onak apaindu zaitu graziaren soñeko ederrarekin. Eman dizu Karidadea deritzan birtutearen eraztuna, eta gañera Zerurako bidean ongi ibiltzeko oñetakoak edo laguntzak. Azkenean eman dizu zure animaren janaritzat bere Seme bakarra, Bildots bekatuak kentzen dituana. Asi zera ongi betiko bizitza doatsua iristeko bidean. Baña begira; ez da asko ongi asitzea, baizik iraun bear dezu bizitz onean. Ongi asi zan Saul; Ongi asi zan Judas; eta ongi asi ziran infernuan daudenetatik asko, baña galdu ziran, zeren bizitz onean iraun etzuen. Azkeneraño dirauena salbatuko da, dio Jesu-Kristok.

        Eta zer bear ote da anetarako? Asko, baña guzia biltzen du Dabidek hitz oetan Aldegizu bekatutik, eta egizu ongia. Ez dio Jaunak iñori agintzen bizitz onean irauteko doaia, zabartu ez gaitezen; baña ez dio ukatzen beldur Santu batekin bekatutik aldegiten, eta obra onetan diardunari.

        Hau onela izan, eta ala ere ni bizitu naiz ardura aiñ gutxirekin? Nere Jaungoikoa! Zu zera nere uste guzia, eta zure laguntza ugariaren ustean erabaki det Zu serbitzea, bekatutik aldegitea, eta obra onai jarraitzea. Birjiña txit Santa, bekatarien Ama gozoa lagun zaikizkit arren, nere asmo oek leialki gordetzen.

 

aurrekoa hurrengoa