www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN
ERAKUSALDIA

 

        Erakusleak. Lenengo Partearen bostgarren Erakusaldian esan genduan, nola examina egin bear dan Konfesio gaiztoak berritzeko. Kontu dagigun, gaiztoak izan dirala, zuk aurtasunetik egin dituzun Konfesioak, dala zeren bear dan damu ta ontzeko asmoa gabe konfesatu zeran dala zeren bekatu larriren batzuek lotsaz konfesatu gabe utzitzen zinduan. Orain guziak berritu nai eta bear dituzu. Egutzu bada examina bostgarren Erakusaldi artan esan zenduan bezala.

        Aurtasunetik oraindañoko Konfesioak berritzeko examina. Jarri zaite, nere anima, Jaunaren aurrean, Elizan, etxean edo leku egokiren batean, hau da sinutu ezazu, begira dagokizula leku guzietan arkitzen dan, eta guzia argiro ekusten duan Jauna. Adora ezazu umiltasun eta errespeto guziarekin.

 

Jauna adoratzea

        Nere Jaun eta Jaungoikoa! Zu zera gauza guzien Asiera eta Iturburua eta Muga edo fiña, eta ni naiz nerez ezereza, eta dedan izate hau zure esku ongilleak emana da. Ala ezagutzen eta aitorzen det, eta adoratzen zaitut umiltasun eta errespeto guziarekin.

 

Jaunari eskerrak ematea

        Milla esker, Jauna, oraindaño egin dizkidatzun mesede guziak gatik, eta batez ere zeren itxedon didazun bekatutik irteteko eta zugana biurzeko: baña zer egiñ al dezaket nik zure grazia ta laguntza gabe?

 

Eska zaiozu Espiritu Santuari
bere lagunza

        Atoz, o espiritu Santua! atoz beartzuen gurasoa; atoz doaien emallea: argi ezazu nere adimentua, nik nere utsegiteak ezagutzeko, mugi ezazu nere biotza oen gañean damutzeko, aurrera bekatutik eta bekatuaren bideetatik aldegiteko ta konfesatzeko. (Laburrago: Nere Jaun eta Jaungoikoa! Adoratzen zaitut. Milla esker egin dizkidatzun mesede guziak gatik. Betor, Jauna, zure grazia egitera noan examina, eta ondorengo Konfesioa ongi eta zure onran egiteko).

        Begira, nere anima, zenbat urte dituzun, eta zenbat zinduan lenbizia konfesatu ziñanean? Begira, urtean zenbat bider konfesatu zeran? (Aurtasunetik ez, baizik urteren batzuetako Konfesioak berritu bear dituanak, kontu hau bera atera bear du Konfesio ta Komunio gaiztoen gañean). Begira, konfesatzen ziñanean ezagutzen zenduan, gaizki konfesatzen ziñala? Begira, emandako penitenziak egin bage utzitzen zinduan? Zer penitenziak ziran, eta zenbat bider utzi zinduan era onetan?

        Begira gero Mandamentu bakoitzean, nola, eta zenbat bider utsegin dezun, baliatzen zerala azkeneko Erakusaldian ipiñi dan examinaz. Zenbat bider utsegin dezun, ezin esan, edo ezin kontua atera badezakezu, oroi zaite, zer oitura, eta zenbat denboran gutxi gora bera izan dezun, eta astean edo illean zenbat bider utsegiten zenduan. Lotsaz bekaturik konfesatu gabe utzi bazenduan, onena da aurrenetik Konfesoreari garbiro au esatea. Egizu alegiña berezitzeko pensamentuzko bekatuak hitzezkoetatik, eta oek obrazkoetatik. Seigarrengo bekatuetan begiratu bear da, aidearekin eta zer estadutakoarekin egin diran, eta zenbat bider. Azkenean ona da aurrena Konfesorearekin egotea, eta erakutsiko dizun eran examina egitea, bestela ezin moldatu bezera.

 

aurrekoa hurrengoa