www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN
ERAKUSALDIA

 

Komunioko Sakramentuari eman oi zaizkan
beste zenbait izenen gañean.

 

        G: Esan dituzunaz gañkra Komunioko Sakramentuak ote du beste izenik? E: Bai, Jauna, ta ez bat bakarra. G: Zein dira oek? E: Eukaristia Jaunaren afaria, Aingeruen ogia, biderako janari ta edaria, edo Biatikoa, eta guziz Santua. G: Zergatik deitzen zaio Eukaristia? E: Lenbizia, zeren Eukaristiak esan nai duan grazia ona, eta Komunioko Sakramentuan dagoan grazia ona ezezik, grazia guziaren iturburua eta Emallea. Bigarrena, Zeren Eukaristiaren izenak esan nai duan gañera eskerrak ematea eta Komunioko Sakramentua eskintzea da eskerrik andienak ematea. G: Zergatik deitzen zaio Jaunaren afaria? E: Zeren, azkeneko afarian eta afal ondoan Jesusek egin zituan gauza miragarrien oroipena dan. G: Zergatik deitzen zaio Aingeruen Ogia? E: Zeren Jesu-Kristo dan Aingeruen atsegin-kontentua; eta Jesu-Kristo bera Komunioko Sakramentuan jartzen dan gure animen janari ta edari izateko. G: Zergatik deitzen zaio biderako janari ta edaria, edo Biatikoa? E: Zeren Zerurako bidean ongi ibiltzeko eta betiko bizitza doatsua iristeko janaria ta edaria dan. G: Beraz noiznai ar dezazula Komunioko Sakramentua, beti artzen dezu biderako janaria ta edaria, edo Biatikoa? E: Bai jauna. G: Nola bada biltzeko dagoanari ematen zaionean bakarrik deitzen zaio Biatikoa? E: Zeren Kristauak beti baña batez ere hiltzeko dagoanean, artzen duan betiko bizitzaren bidea. G: Zergatik izendatzen da Guziz Santua? E: Zeren Sakramentuen artean Komuniokoa bakarrik dan Santutasun guziaren Iturburua eta emallea bera beregan daukana.

 

aurrekoa hurrengoa