www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIGARREN
ERAKUSALDIA

 

Iñuteria deritzan denborako perillen gañean.

 

        Jesu-Kristo gure Jauna Mundura etorri zan artean, jenderik geienak, edo alde aldean guziak bizi ziran Jainko egiazkoaren ezaguera gabe, eta Jainkoaren lekuan adoratzen zituen nortaki zer gauzak, eta oen artean asko gizon eta emakume gaisto ere bai. Jainko gezurrezko oetatik bi ziran Luperco eta Baco, eta oen onran egiten zituen festak iñuterian. Deitzen diogu onela urte berritik austerrerañako denborari, eta beste leku batzuetan deritza: iñoteriak, iduteriak, aratuzteak, zanpanzartak.

        Zer festa ote ziran iñuterian Lupercori eta Bacori egiten zitzaizten festak? Guziz lotsagarriak; fest oetan egiten zan guzia alabaña etzan ergelkeria, luxuria, gizonak eta emakumeak nolanai ibiltzea, ordikeria eta iskanbilla besterik. Jesu-Kristoren Lege Santak aienatu zituan idoloak, edo Jainko gezurrezkoak; baña ez dira aienatu, oek onratzeko jende fedegabeak ipiñi zituen festa eta usanza loi-lotsagarriak. Zenbat bekaturako bide eta perill ez dira arkitzen zori gaistoko egun horietan? Zenbat anima ez dira amiltzen bekatuaren osiñean? Egia hau ezagutzeko, begira, egun horietan lotsarik batere gabe egin oi diran gauzai. Zoaz erriz erri, ekusiko dituzu asko elkarren leian edanean igarotzen. Ekusiko dituzu neskatxak mutillen, eta mutillek neskatxen janzian, eta bazter guzietan ergelkeriaz gala egiten duela. Ez due denbora onetan iñoren beldurrik, ez begiak, ez mihiak, ez belarriak, ez eskuak? Zer esango det illuntzeko puntuan egiñ oi diran danza lotsagarriaz? Zer, etxeetan eta bideetan gertatuko diran lasaikeriaz? Zer?

        Baña ken ditzagun begiak idolatriaren kutsu nazkagarri oetatik, eta zuk, nere anima, egizu asmo osoa perill oetatik aldegiteko. Hau da Eliz Ama Santak guzioi eskatzen diguna, eta hau zuri eragiteko artu ditu neurri ederrak. Onetarako ipiñi zuan Kandelari eguneko festa Birjiña txit Santaren onran, zeren egun onetan egiñ oi ziran idoloen onran asko ibillera eta jolas zikiñ. Onetarako garizumaren aurreko hiru igandeetan oska dagote bere hume guziai, utzi ditzeen Munduko zorakeriak, eta presta ditezen Zeruko ondasun eta atsegin-kontentuak irabazteko. Onetarako erri andietan ipintzen du Jaun Andi-Sakramentatua agirian berrogei orduz iñuturiko azkeneko hiru egunetan. Ez da erri txikietan onenbeste era, baña, zerk eragotziko dizu agertu batzuek Elizara egitea, eta Jesus maitagarria, egun oetan, ekusten dituan txarkeri ta bidegabeen ordez fede bizi batekin adoratzea eta onratzea? Eta Elizara etortzeko erarik ezpadezu, zerk eragotziko dizu, zere etxetik hau bera egitea? Ezpadakizu nola hau egiñ gero ipiñiko da liburutxo onetan Erakusaldi laburtxo bat onetarako. Irakurtzen ezpadakizu, ez orregatik naigabetu, egizu biotz onarekin alegiña Jesus onratzeko, dala agur umillez, dala Fede, Esperantza, Karidade ta Kontriziozko afektoz, dala erregu eta estazioren batzuek egiñaz.

 

aurrekoa hurrengoa