www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Argiz argi
Xabier Iratzeder
1947 -1957

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Errak, Pilale

 

MUTXURDIN

 

        «Zer egin dauk, andere horrek?

        — Deusik.

        — Zertako erran diok ba, urrundik haatik: Ehu! mutxurdin mokofin!

        — Ori! bertzek ere...

        — Bertzek trufatuaren trufatzea, bertzek kolpatuaren kolpatzea, errex duk, Pilale, errex eta itsusi, izigarri itsusi...

        Bertzeak gaixto dituk eta zozo. Mutxurdingoa ez ote ditake, serorgoa edo ezkontza bezala, Jainkoaen nahiaren araberakoa? Eta Jainkoak nahia ez ote duk beti eder eta ezin ederrago?

 

        Mutxurdinak ez trufa. Beti bakarrik, dituk biziaren jasaiteko.

        Iluntzerakoan etxean sar eta... sukaldean nihor ez: ez lagunaren agurrik, ez haurren irririk; iluntzerakoan etxean sar eta nehor ezin mintza, nehor ezin besarka, nehoren bihotzean ezin ixur bere min gordea.

        Mutxurdinak ez trufa, kurutzepeko lore ixilak dituk...

 

        Ez trufa, bainan agur handi bat egin mutxurdineri.

        Hetan badituzkek beren faltaz, beren burua maitegiz hala egonak; ezkonduetan ere badituk beren faltaz gaizki ezkonduak.

        Ken zak, Pilale, gapelu hori burutik eta agur egin Euskal-Herriko mutxurdin guzieri:

        euskal-etxeak saindutzen baitituzte.

        beren otoitz eta ongi-eginez zaintzen eta zabaltzen baitute euskal-Arima.

        Agur, euskaldun mutxurdinak, kurutzepeko lore ixilak, eliz-itzal sainduak, euskal-lurreko Aingeruak.

 

        Aita Txi.

 

14-77-49

 

aurrekoa hurrengoa