www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Argiz argi
Xabier Iratzeder
1947 -1957

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

BA!

 

        Ez balu erran «ba» gure ama lurrekoak, ez ginen biziko.

        Ez balu erran «ba» gure ama zerukoak, ez ginen betiereko bizirat helduko.

        Biek onartu dituzte gu maitez minak, griñak ta kurutze-peko hil-ikarak eta hara heien egun beteko «ba» hartarik jalgi dela gure bizia, gure betiereko zoriona.

        Guk ez dezakegu deus; Jainkoak oro.

        Jainkoak gure «ba» ttiki hortarik aski du eta hara gure bihotzari zeruko bizia dariola eta gure indar ezdeuseri Jainkoaren beraren indarra.

        Jainkoari beti «ba» erraten baginio, ez dakigu, zion Loiolako harek, ez dakigu noraino hel gintezken.

        Zenbatek, ondikotz! diote egun batez Jainkoari «ez». Eta akabo orduan Jainkoak amestu zuena, akabo gizona...

        Burasoak, erran beti: ba.

        Burasoak, zuen semeak «ez» dionean, emozue zartako bat.

 

11-12-47

 

aurrekoa hurrengoa