www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Argiz argi
Xabier Iratzeder
1947 -1957

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

ANDREDENA MARIA

 

                Nor ote da hori

                Zeru alde ari,

                Denen xoragarri.

                Nor ote da hori

                Hain eder, hain xuri

                Gozo-ke iduri?

 

* * *

 

        Zu zare, Ama, gorputz eta arima, zeruetarat airatua...

        Oi, Ama, hoin ama izaki-eta, nolaz dezakezu han zorion osorik goza,

        hainbertze haur baditutzularik atsegabetan, ilunbetan, etsibidetan utzirik?

 

* * *

 

        Dohakabeak badire oraino... Bainan ez daude geiago erlasteraino, etsitzeraino auhen oiuka. Orai, goxatuz eta jabalduz, zerurat diokete: Ama, oi Ama!

        Bekatoreak badire oraino... Bainan, Ama Jainkoratuz geroz, beren ilunbe-ahalgeen zolaren zolan, hor dute Jainkoaren so galernatsua bezala Amaren so amultsua.

        Hil-hurrenak badire oraino... Bainan, heriotzeaz bertzalde hartan, Ama dute heien beba egoki, Ama bere bihotzarekin, bere bihotz haragizkoarekin.

        Goza, Ama, goza osoki zure zorion osoa: hain gitu zure zorionak zoriontzen, zure indarrak azkartzen, zure Jainkoratzeak jadanik Jainkoratzen.

        Ikus arte!

 

12-8-48

aurrekoa hurrengoa