www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Argiz argi
Xabier Iratzeder
1947 -1957

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

PARISEN

 

                San Iñazioren egunean

                lehen botuen kaperan.

 

 

Parisen, Jauna, zer arrabotsa:

Nola bidetan ez lotsa?

Parisen, Jauna, zer arrabotsa:

Nun aurki loa, nun hatsa?

 

Parise-pean, burrunben pean,

Jainko xorta bat bezala,

Hiri burrunben hertzen barnean

Kaperaño bat ixila.

 

Parisen, Jauna, zer arrabotsa:

Nun aurki loa, nun hatsa?...

 

Parise-peko kaperañoan

Multxo bat gazte zen jautsi,

Orai lau mende, oso osoan

Eman beharrez Jesusi.

 

Parisen, Jauna, zer arrabotsa:

Nola bidetan ez lotsa?

 

Hiri burruben itsasoeri

Jainko xorta nausi zela.

Parise-pean begiak argi

Hor zen Xabier, hor Loiola.

 

              * * *

 

Parise-pean burrunben pean

Kaperaño bat ixila.

Hor jauzi xorta, jauzi gaitzean

Denak loratuz dabila.

 

2-8-57

 

aurrekoa hurrengoa