www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Argiz argi
Xabier Iratzeder
1947 -1957

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

MAIATZA

 

        Xuri, gorri, on iduzkirat irriz ari, ezpainak zabalik daude loreak...

        Lore, amodio ta xori-tiruri: Maiatza.

        Guk ere, gaztek guziz, irakitan dugu bihotza. Zuhaitzak osto indarka, jendeak bihotz indarka, zeru alde gaude, iduzkiz, uriz ta zeruz egarri.

        Amodio, amodio... Zenbat doatzin birazka Ainhorat, Sokorrirat! Zenbat doatzin gain hetarat, beren izenak kaperañoan zirri-marratuz, goiko Amodioraino hel nahiz!

        Oi, Amodio ederraren Ama, zuri dago euskal-lurra, dena lore, kantu ta xori-tiruri, zuri dago amodio garbi eskatzen ari.

        Ez utz euskal-bihotzetan sartzen: ustelkeri, urriki ta zorigaitz darion amodio beltz hori.

        «Agur Mari»-en xaramelan iragan arratsetan, iragan etxez-etxe, bihotzez-bihotz, oi Amodio argi, Amodio garbi, Amodio ederraren Ama!

 

8-5-47

 

aurrekoa hurrengoa