www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Argiz argi
Xabier Iratzeder
1947 -1957

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAGARRA

 

        «...eskaini zion emazteak eta gizonak jan...»

        Ametsetan bizi naizela erran dautet eta ez dela segur eskontza nik aipatu Misterio eder hura.

        Ametsetan? ez. Jainkoaren argian, Jainkoaren grazian...

        Badakit bateratzen diren bi horrek bi bekatoros direla; bainan badakit ere, grazia beren baitan izanez geroz, elgarren Jainkoztatzaile izanen direla.

 

        Ez du Apezak ezkontza egiten. Apeza agintzen lekukoa da. Senargaiak du bere baiaz ezkontza egiten eta emaztegaiak bereaz.

        Beren bai hortaz ematen dute elgarri Sakramenduaren grazia, Kristoren amodio bizia.

        Horren aldean erreztun, lore ta diruek ez ufa balio.

 

        Grazia horrek hil-arte du iraunen eta, bekatuak hilik ere, urrikiak ber-piztuko.

        Grazia horrek oro ditu etxe-xoko hortan saindutuko eta elgarren idurirat bien bihotzak moldatuko.

        Grazia hori elgar-maitatzeek emendatuko dute eta, samurtzeek berek kurutzearen indarraz barnatuko, azkartuko.

 

        Sagarrak oro desegin. Graziak oro ber-egin.

        Jainkoaren nahian ez dabiltzanentzat: ezkontza gauza beltza. Ezkontza kataska, esteka.

        Jainkoaren nahian, Jainkoaren argian, Jainkoaren grazian dabiltzanentzat: ezkontza zeru-bide. Ezkontza amodio, bozkario. Ezkontza zeru-seme sor-arazte, elgar laguntze eta zorionerat igaite.

        «Xaharro eta maitio» zerautan amatxi batek ñirñirka, bere jaun xaharñoari beha...

 

2-12-48

 

aurrekoa hurrengoa