www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Argiz argi
Xabier Iratzeder
1947 -1957

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

GOIZ-ARGI

 

                P. Espil, Hazpandarrari.

 

Goiz-argi hurrupa, hego-haize bil...

Kantuz, pertsuz, oihuz, gainez-gain ibil:

Egunaz, ez bara, gauaz ez ixil.

Goiz-argi hurrupa, hego-haize bil,

Ez dadin Euskara gu ixilduz hil.

 

Euskal-lurrak badu su eta lore;

Amets, argi, kantu eta intzire.

Pertsu ontzaileak nun ote dire?

 

Euskal-lurrak badu su eta lore;

Gogo zabal eta jaun haundi ere.

Ai! deriak euskaraz ari balire!

 

Goiz-argi hurrupa, hego-haize bil...

Kantuz, pertsuz, oihuz, gainez-gain ibil:

Egunaz, ez bara, gauaz ez ixil.

Goiz-argi hurrupa, hego-haize bil,

Ez dadin Euskara gu ixilduz hil.

 

Odola euskaldun izaki-eta

Euskara utzirik, erdaraz kanta!

Euskal-ontasunak atzeri bota!

 

Euskal-ama hiltzer izaki-eta

Bertzeak fereka, bertzeak arta!

Kanta, Ezpil, bainan... euskaraz kanta.

 

Goiz-argi hurrupa, hego-haize bil...

Kantuz, pertsuz, oihuz, gainez-gain ibil:

Egunaz, ez bara, gauaz ez ixil.

Goiz-argi hurrupa, hego-haize bil,

Ez dadin Euskara gu ixilduz hil.

 

26-12-49

 

aurrekoa hurrengoa