www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Argiz argi
Xabier Iratzeder
1947 -1957

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

JAUNSKIL

 

        Latinez, grekaz eta markulakeriz hantua, jinen zaiku haurreko mendi-xokorat, baduela aurtengotz aski ikasirik.

        «Lo eta jan. Jan eta lo. Ikastea akabo.»

 

        Ez:

        Ago dena begi, dena beharri. Ago bihotza zabalik eta ikas.

        Hik bereziki, apezgaia, ikas hire mendi-xokoaren irakaspenak.

        Ikas, belarretan eta jorran ariz, ikas izerdiaren balioa. Ikas, supazterretan luze mintzatuz, jenden minak eta ametsak. Ikas, kantu xaharrak gogoan hartuz, euskal-gogoaren misterioa. Ikas guziz, xahar eta gazteak entzunez, ikas hire jendearen mintzoa, ikas nola aipa bihotz-barneko gogoetak, nola aipa arimako tira-birak eta Jainkoa.

 

        Irakasleak, otoi! ez galda, heldu den urrian, zuen gazteri: egin dutenetz latin eta grekarik. Galda: egin dutenetz euskal-lanik, bildu dutenetz euskal-irakaspenik. Jakin beharraren erdia liburuetan daukate, bainan bertze erdia euskaldun bihotz-mihietan eta euskaldun mendi-xokoetan.

        Jainkoaren jakitate guzia ematen badiozute ere, jakitate hori alfer, ez badakite euskaltzen eta euskal-bihotzetan sar-arazten.

 

        Etxekoeri, herritarreri arrotz bizitzea eta jaunskil bilakatzea: ikasle guzientzat zozokeri, apez-gaientzat bekatu...

 

17-6-48

 

aurrekoa hurrengoa