www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Argiz argi
Xabier Iratzeder
1947 -1957

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARTXILONDO

 

        Zenbat jende dauden bizi huntan hits eta ilun, ez dutelakotz izan, egun batez, abiatzeko aski zain, aski bihotz...

        Abiatze hori gaixto, bainan gero...

        Gero gainez gain, mendiz mendi, Artaburun gaindi, Artxilondorat heltzean, bihotz-begien xoratzearen xoratzea!

        Gain hoitako bakea! Harroka-buru hoikien ederra! Zeru urdinaren zabala!

        Ahantziak dire orduan neke izerdiak; eta zoin gostuz diren bularrak garbiz, zeruz eta bazter zabalez asetzen!

        Zelaitarrek, putzutarrek balakite!

 

* * *

 

        Dohatsu abiatzen dakitenak, dohatsu gainetarat airoski doatzinak. Bainan gain hoitan ere gau eta galernak iraganen...

        Dohatsuago beraz Artxilondo-gainetako bakea, ederra, zabala, bihotzean ezartzen dazkitenak,

        eta bizi huntako putzuetan barna oso atxikitzen dituztenak.

        Dohatsuago amets handi bati, amodio saindu bati emanak direnak; eta, Jainkoaren keinuari baitaude goiz-arrats, oro zerukoak bezein eder eta zabal dauzkatenak.

        Dohatsu horiek eta ezin dohatsuago, badutelakotz, goiz guziz, istan guziz, abiatzeko aski zain, aski bihotz...

 

15-7-48

 

aurrekoa hurrengoa