www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Argiz argi
Xabier Iratzeder
1947 -1957

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIL BIL BIL...

 

        ...bil eta bil.

        Barneko indar guzia eskuetarat, aztaparretarat joana dute: bihotza hustua dute eta ihartua, begia zuritua.

        Bil eta bil. Ezin aseak dire: sosa bil, gauza bil.

        Bihotzean ez dute geiago amodiorik, etxean ez goxorik. Dena aztapar dire.

        Ez dute maitatzen, ez dire maitatuak.

        «Zorigaitz zueri, aberatsak»!

        «Dohatsu aldiz bihotzez pobre direnak»!

        Guti izaki, bainan eman... Horra funtsezko bozkarioa.

        Eman etxekoeri amore on, kanpotarreri ongi-etorri.

        Eman esker on, eman barkamendu.

        Eman beharrean direneri diru edo gauza, zorigaitzean direneri laguntza.

        Eman bihotz histueri, argi eta fede.

        Eman eman Jainkoak bezala, bihotza Hura bezein zabal eta Haren bozkarioak betea.

        Eman, eman, eman!...

 

24-4-47

 

aurrekoa hurrengoa